Cheto IXN2000

Midwest Mold Services (Midwest Mold) enpresa Rosevillen dago (Michigan), eta moldeak eraikitzen dituzten enpresak gainezka zebiltzanean, barnean erantzun zezaketena baino lan gehiagorekin, zulaketa lanak azpikontratatzen zituen.

Automobilgintzaren sektoreak izandako booma zela tarteko, Ipar Amerikako enpresa hau moldeen ekoizpen linea luzeekin hasi zen lanean.

Moldeak fabrikatzen zituen Midwest Mold izan zen, beraz, Cheto Corp. SAri CNC makina bat erosi zion Estatu Batuetako lehen enpresa. “Erosketa horrek azpikontratazio lana erabat desagerraraztea ekarri zuen, eta kasu konplexu ugari konpondu zituen”, adierazi du John Hill-ek, enpresako presidenteak.

Urte batzuen buruan, Midwest Mold aholkularitza enpresa baten zerbitzuak baliatzen hasi zen; zehazki, Harbour Results Inc.-renak. Hark egindako iragarpenen arabera, bi urtera, OEM Automobilgintza enpresaren eskaerak eskaintza gainduko zuen, eta halaxe izan zen. “Horrek eragin negatiboa ekarri zuen, bai produktua osatu eta entregatzeari dagokionez, eta baita gure hornitzaileei euren zerbitzuagatik aparteko orduak ordaindu behar izateagatik ere; aurretik ez genuen horrelakorik izaten”, berretsi du Hillek.

Egoera kritikoa zen, eta irtenbide egokia emango zion zulaketa enpresa baten bila hasi zen. Bilaketa horrek iraun zuen bitartean, besteak beste, Dan Meehan-ekin jarri zen harremanetan Hill. Meehan, hain justu, Performance Machinery LLCko presidentea da, CNC makinen hornitzailea.

Casualmente, Meehan estaba negociando con Cheto Corp. S.A. (Cheto) para ser su distribuidor en Estados Unidos. Hill explica que conoció a Carlos Teixeira (CEO en Cheto) en IMTS. Hill se dio cuenta inmediatamente del gran potencial tecnológico con el que estaba empezando a trabajar en Portugal y en Europa el señor Teixeira.

Azkenerako, makina perfektua aurkitu zuen: Cheto IXN2000. 7 ardatzeko makina bat da, Fagorren CNC 8065 sistemaz hornitua. Horren taula birakari automatikoak 1.600 mm x 1.300 mm neurtzen ditu; eta motorraren abiadura, berriz, 400 rpm-koa da. Makina hori arduratzen da ekoizpen prozesu osoaz; tartean, zulaketa, fresaketa eta hariztatze lanez.

Cheto IXN2000 makinarekin lortutako emaitzak ikaragarrizkoak ziren. “Garai batean, 3-6 bat aste igarotzen genituen zeinahi lan egiteko. Orain, Chetorekin, 5 egunean edo gutxiagoan amaituta izaten dugu produktua. Eskulan zuzenean aurreztu, eta fabrikazio denbora murriztea lortu dugu. Eta argi dago denbora dirua dela”, aitortu du Hillek.

 

Source: “MoldMaking Technology Magazine