José Pérez Berdud, Fagor Automationeko zuzendari gerente berria

Pedro Ruíz de Aguirrek karguan 8 urte egin ondoren erretiroa hartu zuen eta Jose Perez Berdud izango da Fagor Automation zuzendari gerente postuan ordezkatuko duena 2016ko uztaileren 1etik aurrera.

Jose Perez Zumarragakoa da (Gipuzkoa), pepe_perez49 urte ditu eta ingeniari tekniko elektronikoa da eta Mondragon Unibertsitatea -ko MBA masterra du. Bere lan jarduera guztia Fagor Automationen egin du 1993an ikerketa eta garapen teknikari gisa hasi zenetik. Enpresako postu ezberdinetan jardun du lanean, beti fabrikazio, logistika eta erosketekin lotuta. 2005etik Industri zuzendari postuan egon da eta etapa berri honetan, Zuzendari Gerente gisa murgilduko da.