CNC 8065/8060 berriaren katalogoa eskuragarri dago: puntako teknologia esku-eskura

Fagor Automationek diseinatutako eta fabrikatutako produktuak garapen teknologiko etengabean jarraitzen dute geroz eta zorrotzagoak diren behar industrialetara egokitzeko.

Makina erremintako fabrikatzaileentzat bideratuta dagoen CNC 8065/ CNC 8060 katalogo berrian, zure makinarentzako periferikoen azken nobedadeak aurkituko dituzu eta baita, FAGOR CNC-ek daukaten serieko erreminten informazioa ere, puntuan jartzea errazteko eta makinaren errendimendua optimizatzeko; eta mota guztietako piezentzako mekanizatuak egiteko prestazio nabarmenenak ere bai.

Aurrerapen bat….

CNC 8065 eta CNC 8060, teknologikoki aurreratuenak diren soluzioak dira eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dira.

Soluzio irekia

FAGOR AUTOMATION-en CNC-ak bezero bakoitzak bere beharren arabera pertsonalizatu ditzake neurrira egindako mekanizazio zikloen bidez, interfaze grafikoak sortu eta modifikatuta, softwarea hirugarren batean sartuta.

Soluzio malgua

FAGOR AUTOMATION-ek makina bakoitzaren konfiguraziorako soluzio moldagarri bat eskaintzen du aplikazio bakoitzerako beharrezko periferikoarekin: teklatuak, pantailak, urruneko terminalak, kanpoko sentsoreak…

Soluzio sendoa

FAGOR AUTOMATION-ek garatutako produktuak inguru industrial gogorrenetan modurik eraginkorrenean lan egiteko diseinatuak izan dira: sendoak dira, ergonomikoak eta estankotasun berme gorenak eskaintzen dituzte.

Abangoardiako periferiko berriak eta industriara egokituak:

PC panelak eta ukimenezko monitoreak aproposak inguru industrialetarako.

Teklatu fidagarriak, arinak eta ergonomikoak FAGOR AUTOMATIONek osotasunean diseinatuak erabiltzaileen beharretatik abiatuta.

Bolante eta haririk gabekok urruneko terminalak CNC-aren funtzionalitate aurreratuetara sartzen uzten dute.

Informazio eta xehetasun gehiago katalogoan:

Beti bezeroa buruan

Fagor Automation-en dokumentazio tekniko eta komertzialera sartu modu errazean:

  • Katalogoak
  • Instalaziorako eskuliburuak, eragiketak, programazioa…
  • CNC simulatzaileak PC-entzat
  • CAD planoak