Ehun bat makina erabiltzaile egon dira IMH-en egin den FAGOR-en lehen jardunaldian

Erabiltzaileak, mekanizatuaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko azken urteetan egin diren aurrerapenetara hurbiltzeko helburuarekin, Fagor Automationek ehun bat erabiltzaile batu zituen IMH-ek Elgoibarren (Gipuzkoa) dituen instalazioetan.

Ekitaldia IMH-ren ongi etorriarekin hasi zen Zigor Esnaolaren, Enpresa eta Instituzioen arduradunaren, eskutik. Makina Erremintaren Insitutua- IMH ekoizpen aurreraturako formazio zentro espezializatu bat da, egun, bere programetan orotara hartuta, 2.000 ikasle baino gehiagok jasotzen du formazioa.

Fagor Automationeko CNCko Zuzendariak, Iñaki Sanchezek, enpresaren aurkezpen labur bat egin zuen, makinen automatizazio eta kontrolerako produktuen garapen eta fabrikazioan esperientzia zabala eta mundu mailan soluzio integrala eskaintzen hornitzaile bakarrenetakoa dela nabarmenduz. Izan ere, bere katalogoan eskaintze ditu CNCak, erreguladoreak, motorrak, kaptazio sistemak, urruneko moduloak, bolanteak…

Jardunaldiko gai nagusiaz Asier Telleria arduratu zen, Fagor Automationeko Customer Service Manager-a eta berak azaldu zuen makina erabiltzaileentzako zein abantaila dituen Fagor-ek:

  • Operatiba mailan garapen aurreratuak: ukimenezko monitore berriak 19” eta 21”, teklatu eta bolante iraultzaileak, programaziorako laguntza, nabegaziorako pop -up motako interfazea eta erabiltzaileak konfiguratu dezakeena, kalkulagailua, eskuliburu integratuak, bereizmen handiko grafikoak…
  • Programazio malgua eta intuitiboa: ISO lenguaia, grafiko interaktiboak, ProGTL3 programazio lenguaia, background lana…
  • Mekanizaturako algoritmo aurreratuak, doitasun hobearekin, HSSA sistemarekin, Dynamic override, mekanizatuan zehar asistentzia ematea, 5 ardatzeko mekanizaturako prestazioak…
  • Instalazio eta mantenimendu erraza, Finetune, Telediagnosia, mekanizatuen urruneko kontrola… bezalako tresnekin.

Oscar Fernándezek (Kaptazio sistemen Marketin arduraduna), kaptazioak makinari eskaintzen dion abantailei buruz hitz egin zuen eta baita Fagorrrek bezeroei eskaintzen dien bateragarritasuna beraien beste marka batzuetako enkoderrak Fagorregatik ordezkatzeko, prezio lehiakorretan eta gainditu ezinak diren epeetan.

Lehen zatia Fagorrek bezeroari eskaintzen dion zerbitzu karteraren aurkezpenarekin amaitu zen, Igor Murgiondo, Zerbitzuen arduradunaren eskutik. Nabarmendu zuen Fagorrek soluzio malguak eta integralak eskaintzen dituela ekipoen eskuragarritasuna eta eraginkortasuna handitzeko, beti bezeroen beharretara egokituz.

Era honetako jardunaldiak, azken garapenak erakusteaz gain, erabiltzaileen beharrak lehen eskutik ezagutzeko aukera aproposa dira, horregatik aurkezpena demo eremu batekin tartekatu zen. Fagorreko programazio, mekanizatu, aplikazio, zerbitzu, formazio eta produktu adituek, bertaratutakoen zalantza guztiak argitu zituzten, demo errealak eginez hainbat CNC-tan.

INDUSTRY 4.0-k ere bere lekua izan zuen jardunaldian, Julio Zurbituk (CNC-ko Marketin buruak), azaldu zuen, CNC-ek, Ciber Fiisko sistema (CPS) bezala, dituzten aukerak fabrika adimenduetarako proiektuak garatzeko.

Ezin izan zenuen jardunaldira joan?

Aurkezpena deskargatu
Abisatu hurrengo jardunaldirako
Fagor-ekin kontaktatu