Fagor Automation EHU-ren XVI. Zientzia astean egon da

Pasa den azaroaren 2tik 6ra bitartean, Zientzia, teknologia eta berrikuntza astea ospatu da, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, hiru hiriburuetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostia). Tailerrak, stand zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, ikastaroak, dastatzeak, txangoak, bisita gidatuak eta askoz gehiago aurkitu ahal izan zen XVI Zientzia astean.

2016 11 05 - Feria de la ciencia Kursaal - 023Fagor Automation– ek, EHU-rekin elkarlanean eta teknologia bisitariei hurbiltzeko, motor baten demoa eraman du Donostiako Kursaalera azaroaren 3tik 5era bitartean.

Makina EHU-ren elektrizitate eta imanen stan-ean egon da ikusgai. Stand honetan hiru maketa erakutsi dira, eta horietako bakoitzak ingeniaritza elektrikoko eremu batera hurbiltzen gintuen. Postuen antolaketa zirkularra izan da, era horretan, bisitariak era erraz eta bakoitzaren interesaren arabera ibili ahal izan da.

2016 11 05 - Feria de la ciencia Kursaal - 004Antolakuntzan aurten Kursaal jauregia antolatu izanak, jende gehiago erakarri du erakusketa ikustera eta une oro jende multzo andana ibili da . Sail elektrikoko irakaslea den, Vicente Morenoren (stand-eko arduraduna) hitzetan, Fagor Automationen demoak haur, heldu eta nagusi askoren arreta piztu zuen. Espektatibak bete ziren eta txiki zein nagusiei erakutsi zaie gure etxeak argiztatu edo elektrizitatez hornitzeko zer nolako energia kantitatea behar den eta hobekuntza energetikoan eta etxeetako beharrezkoa ez den kontsumoa murriztea nabarmendu da.

Mila esker hurbildu zareten guztioi!