Jimtof 2018 azokarekin bat, Japoniako webgune berria argitaratu da

Azaroaren 1etik 6ra Fagor Automation-ek Jimtof azokan parte hartuko du Japoniako hiriburuan, Tokio. Gure produktuak Captain Industries enpresaren eskutik izango dira ikusgai E2027 Stand-ean.

Arrakasta handia izan duten produktuak aurkeztuko dira bertan, beraien artean, H2 enkoder Angularra, egun merkatuan aurki daitekeen produktu onenetariko bat. Produktu honen zehaztasun eta eraginkortasun ezin hobeak, edozein prozesutan emaitza bikainak lortzea ahalbidetzen du. Horretaz gain, Kontaktu gabeko enkoderren eskaintza aurkeztuko da bisitarien gozorako.

Azkenik, gure enkoder berrienetarikoak aurkeztuko ditugu, enkoder D87 eta enkoder serie 3 gama berria. Produktu berritzaile hauek gaitasun berriak dakartzate enkoder linear eta angularren merkatura.

Baina arrazoi bat baino gehiagorekin gatoz gaurko honetan. Ez gaude pozik Jimtof ferian parte hartu behar dugulako soilik. Baizik eta Japonen webgune berria argitaratu dugulako ere. Tokion elkar ikusiko garelakoan.

Laster arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *