Atzitze Sistemak

Duen esperientziaren eta ezagutzaren ondorioz, Fagor Automation lehena eta bakarra da 50 metrora arteko luzerako zumitza duten enkoder lineal itxiak teknologia absolutuarekin eta 10 nanometroko bereizmenarekin fabrikatzen. Fagor Automationen geure teknologiak ditugu enkoderraren fabrikazioan parte hartzen duten lau eremuetan: mekanika, optika, elektronika eta softwarean. Azpimarratzekoa dira honako hauek:
  • Enkoder linealak eta angeluarrak- absolutuak edo inkrementalak-, espazio ezberdinetarako dimentsio mekanikoekin. Enkoder linealen neurketa 40mm-tik 60 m-ra artekoa da, eta enkoder angeluarrek, berriz, 90mm-tik 200 mm-ra arteko kanpo diametroa dute.
  • Kontakturik gabeko enkoder linealen sorta – absolutuak edo inkrementalak.
  • Enkoder absolutuak komunikazio digitalarekin, honako CNC sistema hauekin: Fagor, Fanuc, Mitsubishi, Siemens beste batzuen artean.
  • 3 mikrako zehaztasuna eta 10 nanometroko bereizmena duten enkoder linealak.
  • 2 arkosegundoko zehaztasuna eta 0,01 arkosegundoko bereizmena duten enkoder angeluarrak.
  • Zumitza duten enkoder linealak tenkagailu mekanikoarekin; horri esker posible da buru irakurlea txertatzea eta kanporatzea.
  • Patentatutako gure osagaia optoelektronikoak.
  • Zenbait substratutan (kristala, altzairuzko zumitza eta beste batzuk) grabatzeko berezko teknologia.
  • Leiho bakarreko sentsore optikoa.
  • Kutsagarrien kontrako IP-64 babes maila (Ingress Protection).
  • Enkoderraren kalitatea bermatzeko zehaztasun ziurtagiria.