Kontakturik gabeko enkoder linealak

FAGOR markako neurketa sistema lineal irekiak desplazamendu abiadura handietan doitasun handia behar duten makina eta instalazioetan erabiltzeko diseinatuta daude bereziki. Sistema hauen ohiko aplikazioak hauexek dira:
  • Produkzio eta neurketako ekipamenduak erdieroaleen industrian.
  • Zirkuituak mihiztatzeko makinak.
  • Oso doitasun handiko makina-erremintak.
  • Neurketa eta konparaketako makinak, neurketako mikroskopioak eta doitasunezko beste gailu batzuk.
  • Motor linealak.