CNC

Zenbakizko Kontrol Sistemak

CNC SISTEMAK

Fagor Automationek zentro mekanizatuentzako eta errendimendu handiko produkzioko tornuentzako soluzio integrala eskaintzen du bere zerbitzu sorta zabalari esker. Gure kontrol sistemek eskakizun zorrotzenak gogobetetzen dituzte, beti ere, eskatutako beharretara egokituz. Gure produktuen artean daude: azkartasuna eskatzen duten piezen serie laburrentzako konbertsazio programazio CNC-ak, abiadura handiko eta zehaztasun nanometrikodun kontrolak balio teknologiko handiko makinentzat eta aplikazio zehatzentzako kontrol sistemak, adibidez, laser bidezko ebakitzea.

Fagor CNC-ek makina guztientzako balio dute, eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Programatzeko erraza. ISO programazio hizkuntza ez da jakin behar.
  • Algoritmoari esker mekanizatze prozesuan errendimendu, abiadura eta zehaztasun onena lortzen ditu.
  • Diseinu ergonomiko eta funtzionala (ukimenezko pantaila, nabigatzean erabiltze irizpideak, eskuliburu integratuak, sms bidezko komunikazioa, bereizmen handiko grafikoak, teklatuak eta monitoreak estankotasun berme handienarekin…)
  • Interfazea aldatzeko erremintak.
  • Softwarearen doako deskarga denbora mugarik gabe edozein PC-tan lan egiteko.
  • Ardatzen posizio kontrola 250 µs bakoitzeko.
  • Prestazio teknologikoak, adibidez, Look-Ahead funtzioa. CNC-ak aurretiaz aztertzen ditu ardatzen mugimendu aldaketak, eta ondorioz mekanizatua abiadura handian egiten da. Gure kontrolek 2.400 bloke ebaluatzen dituzte aurretiaz, bloke bakoitzaren prozesuak 0,25ms irauten du.

Fagor Automationek eragite eta atzitze sistemak ditu, eta hori abantaila handia da, izan ere bezeroak soluzio integrala ematen dion bitartekari edo hornitzaile bakarrarekin du harremana, eta horrek lan prozesua arintzen du.

Fagor Automation bost kontinenteetan dagoenez, zerbitzu tekniko profesional eta eraginkorra berma dezakegu denborarik laburrenean.