CNC 8060 Laserrerako

CNC 8060 Laserra (CNC 8060 L) 2D xaflak laser bidez eta abiadura eta doitasun handiz ebakitzeko makinetarako irtenbide gisa diseinatuta dago.

Abiadura handiko mozketa

  • Doitasun handiko akabera, ebaketa baldintza makinaren dinamikara egokitzen delako eta programatutako ibilbide aldaketak aurretik ebaluatzen dituelako.
  • HSSA I ebaketa sistema (High Speed Surface Accuracy I), makinaren produktibitatea areagotzen duena, aldi berean makinaren mekanikak jasan behar dituen indarrak murriztuta eta mugimendu leunagoak lortuta.

HMI berria, laserrerako berezia

  • Laser bidezko ebaketa makinen berezitasunak kontuan hartuta berariaz diseinatua.
  • Intuitiboki erabiltzen da eta programazioa ahalik eta gehien errazten du, urrats kopurua minimizatuta.
  • Erabat konfiguragarria, erabiltzaile bakoitzaren lehentasunen arabera.

Funtzio bereziak Laser bidezko ebaketa ahalmena maximizatzeko

  • PWM
  • Power Control
  • Kommutazio sinkronizatua
  • Laser ibilbidearen konpentsazioa
  • GAP kontrola
  • Leap Frog