Tornuetarako CNC 8055

Produkzio altuko Torneaketa zentroak, tornu bertikalak eta tornu paraleloak kontrolatzeko sortua.

 CNC 8055 T

Abiadura handiko mekanizatua

  • Algoritmo aurreratuei esker pieza oso doituak lortu daitezke.
  • Mekanizatuaren egokitze dinamikoa exekuzio denbora optimizatzeko.
  • Plano inklinatuetan lanak.

Makina prest jartzea errazten du

  • Grafiko bidezko laguntzekin makinak prest jartzeko sistemak.
  • Osziloskopio funtzioak ardatzen portaera optimizatzen laguntzen du.
  • Zirkulatze testak makinaren portaera hobetzen laguntzen du makinaren posizio aldaketa eta desplazamenduetan.

Erabiltzaileentzat sortutako operatiboa

  • Operatibo hau sortua izan da makina konbentzionalak erabiltzen dituzten langileentzat, promagramazioan aurretiazko ezagutzarik ez duten langileak, zein ISO hizkuntzan adituak direnentzat.

Mekanizatu beharreko piezak prestatzeko laguntzak

  • Erreminten eskuzko kalibrazioa eta automatikoa.
  • Piezak zentratzeko eta neurtzeko zikloak.
  • Jatorri anitzeko piezen kudeaketa.
  • Piezan kalteak aurreikustea.

Programazio hizkuntza

  • ISO hizkuntza piezen serie handientzako, non programaren optimizazio lehenesten den exekuzio denbora ahal den eta txikiena izan dadin.
  • Hizkuntza konbentzionala serie motz eta banakako piezetarako. Programazio denbora elementu kritikoa den tailerretarako sortua izan da.