Kontratu zerbitzua eta garantiak berritzea

Kontratu zerbitzua eta garantiak berritzea 01
Kontratu zerbitzua eta garantiak berritzea 02

Zerbitzu kontratuekin estalita izango dituzu Kontratupean eskuratutako Fagor etxeko edozein ekipotan gertatzen diren matxura guztiak (*).

Zerbitzua makinan bertan emango da, eta hauek sartuko dira zerbitzuaren barruan: erabilitako materialak, eskulana eta dietak.

(*) Ez daude estalita Fagor produktuarekin zerikusirik ez duten arrazoiek eragindako matxurak.

Fabrikatzaile/ banatzaile/ erabiltzaileentzat dago eskuragarri, eta zerbitzu kontratua bezeroaren neurrirakoa izango da:

  • Fabrikatzaileak / banatzaileak: makinaren pakete osoa, makina azkenean norako den edozein izanik ere.
  • Erabiltzaileak: kontratuan sartu daitezkeen Fagor elementuak eskatu ahala gehituta: CNC / Erregulazioa / Motorra / Atzipena.

Abantaila gehigarriak, kontratu zerbitzuak ematen dituenak:

  • Lehentasuna, pertsonal espezializatuaren erantzuna jasotzeko eta jatorrizko ordezkoak eskuratzeko.
  • Barruan sartzen diren zerbitzu osagarriak: Datasafe, Telediagnosia, etab.
  • Aldizkako software eguneraketen aukera (updating) kontratatutako ekipoetan.
  • Deskontuak aldatu beharra duten higatutako elementuetan edo kontratuaren barnean ez dauden elementu berrietan.
  • Deskontuak termografia bezalako zerbitzu osagarrietan.
  • Deskatalogatutako ekipoetan hardwarea eguneratzeko eskaintzak (upgrading).

Aukera dago, halaber, Fagor garantia estandarra handitzeko, behar beste urteetan eta oso kostu lehiakorretan.