Makinaren berrikuspena eta optimizazioa

Makinaren berrikuspena eta optimizazioa 01
Makinaren berrikuspena eta optimizazioa 02

Fagorrek, ekipoen funtzionamendu egokia bermatzeko zerbitzu klasikoez gain, hau da, on-line laguntza, martxan jartzeko laguntza, asistentzia, konponketa, truke zerbitzua eta ordezko piezetarako zerbitzua ez ezik, soluzio malguak eta integralak eskaintzen ditu ekipoen zaintzarako eta optimizaziorako, ekipoen kalitatea eta produktibitatea ahalik eta handiena izateko. Hori dena eskaintzeko, monitorizazio teknologiarik modernoenak eta urrutitik diagnostikoak egin eta datuak jasotzeko sistemak erabiltzen ditu.

Eskaintzen ditugun zerbitzu batzuk:

  • Datasafe: makinaren konfigurazio parametro guztien segurtasun kopia egiten du, beharra dagoenean erabilgarri egon daitezen.
  • Ebaluaketa eta doiketa:
    • Osziloskopioa: ardatzak doitzen laguntzen duen tresna.
    • Finetune: autodoikuntzarako programa, maminaren kontrol begizta guztien optimizazio automatikoa egiten duena, kalitate handieneko mekanizazioak lortzeko eta bezeroak berak eskatutako etekina ateratzeko makinari.
    • Zirkularitate testa: prestazio honekin ardatzen portaera hobetzen da higidura inbertsioetan.
    • Bode diagrama: aukera honekin makinaren frekuentzia-erantzuna ezagutzen da eta bibrazioak filtratzen dira.
    • Eta abar.
  • Kalibrazioa.
  • Konpentsazio bolumetrikoa doitasun kotarik altuenetara iristeko, makinaren guztirako lan bolumena hiru dimentsiotan kontrolatuta eta akats horiek automatikoki konpentsatuta pieza nahi den doitasunarekin eta perdoiarekin lortzeko.
  • Prebentiboak: Termografiak, etc.