3STATECH: Posizionamendu sistema berria

Lan baldintza txarretan emaitza oso zorrotzak lortzea dute erronka industriako piezen fabrikatzaileek. Makinak geldi dauden aldietan zein lanean dauden bitartean, lurrunak edo kondentsazioak pilatzen dira.

Horrek zikinkeria eragin dezake makinetan, aldi berean makinen ardatzen posizioa kalkulatzea zailduta, ekipoak abiarazteko denborak handituta eta ekoizpen prozesuen efizientzia murriztuta.

Eszenatoki horri erantzuna emateko, Fagor Automation makinen automatizaziorako eta kontrolerako sistemen fabrikatzaileak 3STATECH teknologia garatu du. Teknologia optoelektroniko bat da, eta Hannoverreko EMO makina-erreminten azokaren hurrengo edizioan aurkeztuko da, zeina Europan industriako fabrikazioaren sektorerako egiten den hitzordurik garrantzitsuenetakoa baita.

Soluzioa euskal enpresak kaptaziorako duen enkoder linealen gama aurreratuenean txertatuta dago, eta ekoizpen ekipoak sendotzen laguntzen du, doitasuna galdu gabe.

Erremintek mekanizazio eragiketak egoki egiteko eduki behar duten posizio zehatzari buruzko informazioa kalkulatzen eta ematen duten sistemak dira kaptaziorako encoder linealak dira. 3STATECH teknologiaren aurreko soluzioekin, encoderren buru irakurleak substratuaren grabatutako kodearen informazioa ateratzen zuen lerro opaku eta gardenen bitartez, zeintzuek argia igarotzen uztean edo blokeatzean ohiko bi egoera bitarrak sortzen baitzituzten. Halere, sistema horiek ezin zituzten beste elementu batzuk ondo identifikatu, esaterako zikinkeria; beraz, baldintza txarrak zirenean, esaterako, lainoak eta lurrunak sortzen zirenean, etekina jaisten zen.

“Gure encoder linealetan txertatutako geure 3STATECH teknologia sartzearekin bilakaera bat gertatu da oinarrizko sistema bitarraren aldean, neurketa estandarreko kutsadura identifikatzen duen hirugarren egoera bat sortzen baita. Prestazio horri esker encoder linealek sendoagoak dira eta zehatz eta modu errepikagarriak posizionatu daitezke, baita lan baldintza txarretan ere”, ziurtatu du Fagor Automationeko kaptazio negozioko komertzial burua, Jose Mari Viniegrak .

Soluzioak, zeinak patente propioa baitu, ahalbidetu du irakurketa optikoa indartzea, informazio gutxiagorekin erreminten posizioa zehatz kalkulatzea eta tenperaturaren eta hezetasunaren konbinazioak makinaren barruan eragindako kondentsazioari erresistentzia handiagoa eskaintzea. Era berean, garapenak erresistentzia handiagoa eskaintzen du mekanizazio prozesuetan erabiligako agente kimikoekiko, hala nola taladrina, hozgarri edo ebaketa koipeekiko.

Arrakastaz ezarritako soluzioa

Gaur egun, Fagor Automationen 3STATECH teknologia jada ezarrita dago hainbat fabrikatzaileren mekanizazio zentroetan eta artezteko makinetan.

Zehazki, soluzioa jada txertatuta dago ekoizpen eskaera handietarako eta baldintza dinamiko gogorretan lan egiteko Danobat makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen konpainiak dituen artezteko makina zentrogabeetan eta horizontaletan.

Elgoibarko enpresak prestazio handiko produktu bat behar zuen bezeroek eskatzen dizkioten baldintza geometrikoak bermatzeko eta muturreko baldintzetan lan egin ahal izateko behar den sendotasun handia edukitzeko, mekanizazio prozesuan makinaren barruan jariakinak eta lainoa sortzen dira eta.

3STATECH teknologiak Danobaten artezteko makinei egin dizkion ekarpen nagusietako bat da oso ingurune zorrotzean lan egiteko gaitasuna.

Errendimenduaren hobekuntzak ez ezik, teknologia honekin makinen diseinua hobetzen ere laguntzen du, makinen sendotasuna handitu egiten delako eta horrek kaptazio sistemen kokapena optimizatzen uzten duelako, ekipo guztien prestazioak hobetuta.

Encoderren gamak berrikuntzak egitearen aldeko apustua

Hiru egoerako 3STATECH soluzioaz gain, encoder linealen 3 Serie berria ere erakutsiko du Fagor Automationek Hannoverreko EMOn.

“Etengabe eboluzionatzeko dugun bokazioan, hobekuntzak sartu ditugu gure encoder berrietan aurreko seriearekin metatutako esperientzian oinarrituta, eta beste ezaugarri berritzaile batzuk ere inplementatu dira. Garatutako aldaketek eta berrikuntzek encoder batean dauden teknologia guztietan dute eragina, bai mekanikan eta optoelektronikan, bai softwarean”, zehaztu du Fagor Automationeko Marketing arduradunak, Oscar Fernandezek.

Zehazki, S3 serie berrian, euskal fabrikatzaileak hainbat alderdi mekaniko hobetu ditu, hala nola buru irakurlearen neurriak, orain txikiagoa baita; horren ondorioz, beraz, encoder lineala kokatzeko leku gutxiago beharko da.

Gainera, aluminiozko profilaren geometria indartu da profilaren lodiera handituz. Horrek egiten du encoder linealak portaera hobea edukitzea, frekuentzia espektru zabal batean sortutako bibrazioen aurrean. G3 seriean ere aplikatu da prestazio hori, non profilaren lodiera handituta 300 m/s2-ra arteko bibrazio maila batera heldu baitaikete, aurreko seriearekin lortzen zen 200 m/s2-mailaren aldean.

Era berean, G3 encoderrek orain lotura berriak dituzte luzetarako mekanizazio sistema malgu batean oinarrituta, zeinarekin portaera termikoa egokia baita, eta lotura zurrunagoa, bibrazioei hobeto erantzunda.

Serie bietan berrikuntzak sartu dira babes ezpainetan. Geometrikoki, optimizatu egin dira profilen sekzioko aldaketetara egokitzeko, baina berrikuntzarik nagusia da hidrokarburoekiko eta makina-erremintek gauzatutako fabrikazio prozesuetan erabiltzen diren beste agente kimiko batzuekiko oso erresistentea den fluoropolimero bat erabiltzea.

Hannnoverreko EMO azoka aurtengo irailaren 16tik 21era bitartean egingo da, hiri alemaniarrean, eta nazioartean makina-erreminten eta industriako fabrikazioaren sektorerako egiten den azokarik nabarmenetako bat dela jotzen da. Azken edizioan, 2017an, ekitaldiak 2.200 enpresa baino gehiago eta 130.000 bisitari baino gehiago biltzea lortu zuen, horietatik %50 atzerritik etorritakoak.