Urtero bezala, apirilaren 1,2 eta 3an First Tech Challengeren Lehiaketa Europarra egin zen Eindhovenen (Herbehereetan). Diseinu mekanikoko eta robotikako lehiaketa horretan Europa osoko 44 robot aurkeztu ziren, 22 kideko 2 taldetan banatuta, eta ROBOTEK taldea bere multzoko 7. postuan geratu zen.
Fagor Automationen doako simulagailua Valentzian egin den CNC Lehiaketan
Pasa den otsailean Valentziako Erkidegoko Lanbide Heziketako CNCen lehen lehiaketa autonomikoa egin zen Molí del Soleko BHIen, Mislatan (Valentzia) eta Fagor Automation ekitaldi horretako enpresa laguntzaileetako bat izan zen.
Orain arte lehiaketa hori estatu mailan baino ez zen egiten, eta bi urtean behin egiten zen Madrilen. Valentziako Erkidegoak iaz hartu zuen parte lehenengo aldiz eta, horregatik erabaki du Hezkuntzako Kontseilaritzak Olinpiada Autonomiko hauek antolatzea.
Fagor Automation, ReBorn proiektuko bazkide ofiziala da
Fagor Automation -ek ReBorn proiektu europarrean parte hartzen ari da azken erabiltzaile gisa proiektuaren aurrerapenak aurkezteko. Partzuergo hori Europa guztiko 17 bazkidek osatzen dute eta bere lana da: fabriketako produkzio ekipoen berrerabilerarako paradigma berri baten aldeko estrategia eta teknologiak erakustea.
INDUSTRIE – CCMT – SIMTOS azoketan itxarongo zaituztegu
Apirileko azoka-jardueren barruan, Fagor Automation-ek 3 ekitaldi garrantzitsu izango ditu: INDUSTRIE (Paris, Frantzia 2016/04/04-08), CCMT (Shanghai, China 2016/04/11-15) y SIMTOS ( Seoul, Korea, 2016/04/13-17)
Ezinbesteko hitzorduak dira makina –erremintaren berrikuntzak ezagutu nahi dituztenentzako.
Malguki erraldoiak CNC 8070-ekin
USTB HEXING TECHNOLOGY CO. – enpresak, makina bereziak diseinatzen eta fabrikatzen ditu malguki erraldoiak egiteko, malguki horiek erabiltzen dira: abiadura handiko trenetan, lurrazpiko trenetan, eraikuntzarako makina handietan eta abar.
Orain arte 30 makina ekoiztu dituzte malgukiak egiteko eta guztiak Fagor CNC-ekin ekipatuta daude (gehienak CNC 8037-rekin).
Eskuragarri dago CNC-entzat doako simulagailuaren bertsio berria
Fagor Automation– ek, eskuragarri dauka bere web orrian simulagailu berriaren bertsioa, azken prestazioekin eta errendimendu hobekuntzekin. Gainera, ez dago inolako mugarik erabilera denborari dagokionez, hau da, ez da iraungitzen.
Prestazio guztien informazio zehatzago bat izateko, manuala kontsultatu dezakezu simulagailuaren pieza-programei buruzko laguntza txostenen artean.
Fagorren CNC-ekin xake-matea
Oraingo honetan, Elgoibarko IMH (Makina Erreminta Institutuko) 1PFMko (Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria) ikasleek oparitu digute beraien lehen ikasturte amaierako proiektuan sortutako xake-jokoa.
Xake-jokoa egiteko, Kondia HM1060 fresatzeko makina erabili dute, Fagorren CNC 8065 kontrolarekin, eta torneaketa lanetarako berriz, Danobat TCN10 tornu makina erabili dute Fagorren CNC 8055-rekin.
Logistika balio proposamen bezala
Gaur egun, logistika prozesua enpresa eta bezeroen arteko harremanetan ezaugarri defirentzial eta estrategiko bihurtu da. Urteetan zehar banaketa ohiko eginkizun sistematikoa izan bada ere, enpresaren baliabide eta esfortzua, logistikaren zerbitzu teknikoak optimizatzean zentratu da. Bezeroentzako irabaziak handituz eta hornidura kostuen prozesua murriztuz.
Fagor Automationek hornitzaile onenari saria jaso du CHMER-en eskutik
Pasa den azaroaren 24an, Taiwaneko CHMER enpresaren 40. urteurrena ospatu zen eta Fagor Automationek hornitzaile onenetakoa izateagatik saria jaso zuen.
Fagorren enkoder lineal eta angeluar absolutuak BiSS protokoloarekin
Fagor Automationek bere eskaintza zabaldu du BiSS protokoloarekin enkoder lineal eta angeluarretan. 2016ko lehen hiruhilekoan komertzialki eskuragarri egongo dira G eta S/SV modelo linealak eta 90 mm-ko kanpo diametroa daukatenak.
Kaptazio sistemetan azken produktuak
Fagor Automation– ek CNC makinentzako enkoder lineal itxietan eta doitasun altuko aplikazioetan eskaintza handitu du produktu familia berriekin. Egungo produktu familien elementu mekanikoetan aldaketak egin dira eta ondorioz, S2, SV2 eta G2 dira azken produktuak.