News

imagen destacada

“Fagor Milling Day”: Fagor Automation Italiak fresaketari buruzko ekitaldiak hasi ditu

Fagor Automationek Italian zenbait mintegi antolatu ditu azken urteetan fresaketaren industrian egin dituen azken aurrerapenak makinen erabiltzaileei ezagutzera emateko helburuarekin. Lehen ekitaldia martxoaren amaieran egin zen Brescia probintzian (Italia). Bertan arrakasta handiarekin ospatu zen “Fagor Milling Day”, ehun bat parte-hartzailerekin. Jardunaldia MONDRAGON korporazioaren, Fagor Automationen eta bere banaketa eta zerbitzu sarearen aurkezpen batekin hasi zen.

imagen destacada1

CAD planoak makinaren diseinua errazteko

CNC makina eta doitasun handiko aplikazioentzat, Fagor Automationek bere web orrian, bere produktuen 3 dimentsiotako solidoak dauzka (“.step” formatuan): gama altuko enkoder linealak eta angeluarrak, zenbakizko kontrolak, motorrak eta erregulatzaileak.

biemh 2014 slide 2 eu

Fagor Automation bere nobedadeak aurkeztuko ditu 28. BIEMHean

Makina-Erramintaren 28. Biurtekoa ospatuko da Bibao Exhibition Centeren ekainaren 2tik 7ra bitartean. Dudarik gabe, beste behin, sektorearentzat topaketarik garrantzitsuenetarikoa izando da fabrikazio prozesuetarako azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ahal izateko. Azken edizioan, Biurtekoak 34.000 bisitaritik gora erakarri zituen eta aurtengoari begira, zenbakiek arrakastatsuagoa izango dela iragartzen dute.

2014 04 07 16.14.38

Korear Gobernua bisitan

Korear Gobernuko 4 kidek bisitatu gintuzten atzo, Kooperatibaren funtzionamenduan eta makina erreminta sektorean interesa erakutsi zuten.

wire edm

Deskarga elektriko bidezko mekanizatua

Elektrohigadura edo deskarga elektriko bidezko mekanizatuaren ezaugarria, elektrodozkoa zein harizkoa izan, abiadura motelarekin aurreratzen duela da, baita posizionamendu exijentzia altu batean eta intentsitate elektriko altua dagoen inguru batean.