News

INDUSTRIE 2012 – Paris. Eskatu zure sarrera doan

INDUSTRIE Paris azokak 2012ko martxoaren 26tik 30era bitartean irekiko ditu ateak Pariseko Nord Villepint “Parc des Expositionsen”, 1.200 erakustokirekin, 30.000 profesionalekin eta azokarako prestatutako 70.000 m²ko gainazal batekin.

Eskatu ezazu zure sarrera doan eta bisita ezazu Fagor Automationen standa INDUSTRIE 2012 azokan: 5N69 standa

Santomas egunean babajana egin zen Erreka jatetxean

Urteroko babajanean 47 lagun bildu ziren Erreka jatetxean. Babak bere sakramentuekin eta azarekin, kafea eta postrea bapo jan eta urteko azken lan egunari amaiera ona eman zieten bertan bildu zirenek.

Hona hemen argazki batzuk:

AFM eta AMT batu egin dira elkarte sendoago bat lortzeko

Amaitu da AMT (Asociación Española de Fabricantes de Accesorios, Componentes y Herramientas) eta AFM (Asociación Española de Fabricantes de Máquinas‐herramienta) elkarteek duela ia bi urte integraziorako hasitako prozesua. Integrazio honen helburua elkarte bakar bat lortzea izan da. Elkarte sendoago bat, esanguratsuagoa eta Fabrikazio Teknologien Sektorean zerbitzua eskaintzeko ahalmen berrituago batzuk emango dituena.

Fagor Automationeko argazki lehiaketa

Fagor Automationeko argazki lehiaketa

Fagor Automationeko Euskera Batzordeak, aurreko urteetako ohiturari jarraituz, argazki lehiaketa antolatu du URA gaitzat hartuta.

Bi saridun izan dira aurkeztutako 48 argazkien artean.

Fagor Automationeko Technical Meetinga

Irailaren 26-30 bitartean, Fagor Automationeko egoitza nagusian urteroko Technical Meetinga ospatu zen. Bileran nazioarteko sareko arduradun teknikoak ere egon ziren Txina, Taiwan, AEB, India, Italia, Frantzia, Alemania, Portugal, Brasiletik… etorrita. Topaketa honetan 16 arduradunek Fagor Automationeko mundu mailako delegazioak ordezkatu dituzte.