Fagor Automationek bere etengabeko hobekuntzaren prozesuan, bere produktuak garatzen jarraitzen du. Oraingo honetan CNC 8055 FL eta CNC 8055 Power, zenbakizko kontrolen serie berriak aurkezten ditu eta beren diseinuak makinen produktibitatea hobetu eta langilearen lana erraztea dute helburu.
Ebakitze eta zulaketetarako soluzio berriak
Fagor Automation, bere merkatu berrien zabalkunderako bidean Danobatekin elkarlanean ari da plasma bidezko ebakitze sistema berritzaile bat garatuz, 3D erakoa, “RPD T” modeloan. Sistema hau, eraikuntza metalikoan erabiltzen diren ebakitze materialez gain, hodi biribilak eta karratuak ebakitzeko gai da eta eraikuntzan material horien eskaera hazkundeari erantzun bat ematera dator.
Asferak, Kreischer Optics-ek erraz azalduta
Kreischer Optics munduko lider bihurtu da doitasunezko optikaren alorrean azken 60 urtetan, teknologia alorrean ari diren erakunde lider askok, esaterako AEBko Armadak, Northrop Grummanek eta mundu osoko ADNko instalazioek, Kreischer Optics-ek eskaintzen duen doitasun optiko horren premia izan dute eta…
Finalistak Buber Sarietan
FAGOR AUTOMATIONen www.automatiointheworld.com bloga finalista izan da Buber Sarien 8. edizioaren “blog korporatibo onenaren” kategorian.
8 kategorietako web irabazleak zeintzuk diren sari banaketarako galan emango dira jakitera, Vitoria – Gasteizeko Kongresu eta Erakusketa Jauregian, abenduaren 2an, 19:30etan.
FVC, Fagor konpentsazio bolumetrikoa
Aeronautika sektorean jarduten duten makinek ahal den eta doitasun handieneko automatizazio sistemak behar izaten dituzte. Industria honetan, dimentsio handiko piezak mekanizatzeko bost ardatzeko makina konplexuak erabiltzen dira eta makinaren fabrikazio tolerantziek eta mekanizazioan zehar tenperaturak duen eraginak definituko dute makinen doitasuna.
HA enkoder angularra
Fagor Automationek enkoder angular berria aurkeztuko du SPS/IPC/DRIVES azokan, Nurembergen (Alemania), azaroaren 23tik 25era bitartean.
Enpresak azken aurrerapen berriak aurkeztuko ditu automatizazio soluzioetarako neurketa-sistemetan jauzi kualitatiboa erakutsiz. BISITATU gaitzazu 4A-438 stand zenbakian!