Arrakasta handia Japoneko JIMTOF azokan

Fagor Automationek automatizazio sektorerako kodetzaile lineal eta angeluarren gama osoa aurkeztu du Jimtof 2012 azokan azaroaren 1etik 6ra bitartean. Jimtof azoka makina erremintako mundu mailako azoka garrantzitsuenetakoa da 130.000 bisitarirekin, horietatik %7 atzerritarrak.

Fagor Automationek bere produktuak Captain Industries banatzailearen bidez aurkeztu ditu. Captain Industriesek teknologia altuko produktu Europarrak eta Iparamerikarrak banatzen ditu Japoniako makina erremintako industriarentzat. Fagor Automationek aurkezpen honetan pertsonal tekniko eta komertzial ugari izan ditu.

Fagor Automationek Jimtof 2012 azokaren balorazio arrakastatsua egin du jaso den kontsulta kopuruagatik. Enpresa kalitate eta prestazio altuko kodetzaile lineal eta angeluarren eskaintzaileen artean mundu mailako liderren artean kontsolidatu da.