Asferak, Kreischer Optics-ek erraz azalduta

Kreischer Optics munduko lider bihurtu da doitasunezko optikaren alorrean azken 60 urtetan, teknologia alorrean ari diren erakunde lider askok, esaterako AEBko Armadak, Northrop Grummanek eta mundu osoko ADNko instalazioek, Kreischer Optics-ek eskaintzen duen doitasun optiko horren premia izan dute eta…

Azalera optiko asferikoak dira derrigorrez esferikoak ez diren azalera optikoak.

Konplexutasun hori dela eta, Kreischer Optics-ek Ontarioko OptiProra jo zuen (New York) eta Pentium PCn oinarritutako CNC 8070 sistema duen Ultraform makinaz baliatu zen .

Ultraform OptiPro makina, AEBn fabrikatu dena, 4 eta 5 ardatzeko doitasunezko optikaren leunketarako eraikita dago bereziki. Aplikazio bat baino gehiago dauka, besteak beste errotazioko esfera simetrikoen akaberak, asferak eta “raster akabera” duten geometria konplexuak, eta doitasunezko akaberak kristal optikoetarako, material infragorriak, eta material kristalinoak, hala nola NOIA, espinela, zafiro eta alumina polikristalinoa, bai eta zeramikoa ere.

Kreischer Optics-eko leunketa gerentea den Roger Consdorfek dioenez, Fagor CNC 8070 sistemaren malgutasuna izan zen makina hau erakargarri bihurtu zuten funtsezko ezaugarrietako bat.

OptiPro gai izan zen erremintaren ibilbidea G kodean automatikoki sortzen duen editore pertsonalizatu bat garatzeko, bai eta Fagor CNC 8070ean zuzenean exekutatu aurretik ibilbide hori grafikoki marrazteko ere. Horri esker, Kreischer Optics erremintaren ibilbide asferikoa automatikoki sortu ahal izan zuen bakarrik ezagunak ziren aldagaiak sartuta.

60 urtetan zehar erabaki egokiak hartu izan ditu Kreischerrek, eta horri zor dio, hain zuzen, gaur egun oraindik munduko liderra izatea. CNC FAGOR 8070a duen OptiPro Ultraform leuntzeko makina aukeratzea da Kreischerrek hartu izandako erabaki zuzenetako bat eta optikaren munduan gailurrean jarraitzen lagundu diona.