Bartzordea-ren agurra

2017ko Ekainean eratu zen lehenengo aldiz Fagor Automationeko Berdintasun Batzordea (BerBa). Honek, kooperatiba osoa ordezkatzen du eta baita arlo honetarako funtsezkoak diren hainbat sail ere.

Boletin honen helburua besteak beste, berdintasunaren inguruan egiten ari garen lana zuekin konpartitzea da, eta horrekin batera kooperatiba barruan gaiaren inguruko hausnarketa sustatzea.

Azken urtea berezia izan bada ere, batzordeak lanean jarraitu du eta gaur dakargun bigarren boletin honetan azken hilabeteetan landutako 2 proiekturen berri emateko aprobetxatu nahi dugu: Alde batetik, Hizkuntza Gida, lenguaia barneratzailea zabaltzeko gure egunerokoan. Eta beste alde batetik, Iradokizun Posta Ontzi digital, berdintasunaren inguruko edozein iritzi edo gertaeren berri eman ahal izateko, modu anonimo eta seguruan.

Azkenik, gogoratu batzordea zuen eskura dagoela daukazuen edozein proposamen, iradokizun edo iritzi entzuteko.

Gaurko alea gustokoa izango dezutelakoa,

Gure agurrik beroena,

Berdintasun Batzordea