Berorren errege gorentasun Asturiazko Printzearen bisita Fagor Automationeko stand-ean

Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoaren 26. Edizioan Berorren Errege Gorentasun Asturiazko printzeak Fagor Automationeko standa bisitatu zuen.

2010eko BIEMH azokaren inaugurazio ekitaldiaren barruan, Felipe printzeari harrera egin zioten Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Patxi Lopezek eta Eusko Legebiltzarrreko Lehendakariak, Arantxa Quirogak, beste agintari batzuen artean.

Aurresku batekin harrera egin ondoren, Printzipeak Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteko presidentzia agurtu zuen, tartean elkarteko zuzendaria, Xabier Ortueta. Berorren Errege Gorentasunak azokan egin zuen ibilbide guztian zehar Makina Erremintako Elkarteko kideak izan zituen lagun.

Errege etxeak ezarritako ibilbidean, Felipe Printzeak Makina Erremintaren Elkarteko 10 enpresa bisitatu zituen eta horietako bat izan zen Fagor Automation.

Fagor Automationeko standera iristean, 3. eraikinean, Pedro Ruiz de Aguirre, Fagor Automationeko Zuzendari Gerentea arduratu zen Felipe Printzeari harrera egiteaz.

Asturiasko Printzeari Fagor Automationek azoka honetan aurkeztutako produktu berriak, CNC zenbakizko kontrolak eta kaptazio sistemak erakutsi zitzaizkion.

Errege etxeko ordezkariak interesaturik galdetu zuen Makina Erremintaren sektorean CNC8065 berriak eskaintzen dituen onuren inguruan eta jakinmina piztu zion merkatuko enkoder absolutuak ere.

Berorren Errege Gorentasunak in situ ikusi ahal izan zuen Fagor Automationek garapen teknologikoetan lan egiteko duen konpromisoa.