Bisita eta kontaktu ugari Indiako IMTEX azokan

Urtarrilaren 20tik 26ra Indiako Bangalore hirian 2 urtero ospatzen den IMTEX (Indiako makina erremintako feria) ospatu berri da. 89 makina fabrikatzaile eta 200 makina ikusgai egon ziren 15. edizio honetan.

Fagor Automation han izan da kontrol eta neurketa sistemetako azken aurrerapenak aurkezten. Produktu azpimarragarrienen artean, honakoak aurkeztu ditu Fagorrek:

  • CNC 8055 berria: makinen errendimendua eta langileen lan inguruneko ergonomia hobetzeko sortua izan da.
  • Potentzia altuko motorrak: ardatzeko motorretan, 115 Nmtaraino eta burudun motorretan S1ean 130kWeko potentziarainoko motorrak eskeiniz.
  • 3Absolutoak: Fagor Automationeko soluzio absolutoak enkoder lineal eta birakarietan, merkatuko fabrikatzaile nagusien CNCetara konekta daitezkenak, horien artean FAGOR, FANUC, SIEMENS, MITSUBISI CNC, PANASONIC, etab.

Irtenbide integral honekin Fagor Automationek makina erremintako fabrikatzaileen behar guztiei erantzuna emateko gaitasuna erakutsi ditu.

Aurten Fagor Automation IMTEX ferian bigarren aldiz aurkeztu da bere stand propioarekin eta Indiako delegazioarekin elkarlanean.

Handik etorri berri den Iñaki Antoñanzas-ekin (Indiako Salmenta Burua) aritu gara hizketan eta honakoa esan digu: Indiako makina fabrikatzaile guztien erantzuna oso positiboa izan da. Bisita ugari izan dira azokak iraun duen 7 egunetan zehar eta hurrengo hilabeteetan lanean segitzeko nahikoa kontaktu eta bilera egin dira. Indiak ez du munduko merkatu gehienek azken urteetan jasandako geldialdia ezagutu, eta horrek aurtengo ferian nabaritutako barne kontsumoaren beharra ikusita, oso aurrikuspen baikorrak utzi dizkigu”.

Hona hemen stand-eko argazki batzuk eta bertan egon zen Fagor Automationeko lantaldea: