Blue competence: jasangarritasun ekimena fabrikazioan

Ingurugiroarekiko kontzientzia finantza gestio arrakastatsu batekin konbinatuta. WEILERen (tornu makinen fabrikatzaile alemana) munduan sartzen den pertsona, harrituta aterako da bertatik. 14.000 m2-ko azpiegitura bat da eta askorentzat etorkizuneko utopia izaten jarraitzen duen zerbait guk errealitate egin dugu: adimendun fabrika bat edo Smart Factory bat egin dugu eta prozedura modernoenak jasangarritasun eta baliabideen arrazionalizazioaren bidetik doaz.

Weiler1Johann Höller, Zuzendari teknikoak azaldu digu jasangarritasuna ez dagoela azken belaunaldiko teknologiarekin kontrajarrita: “Gure bisioa erabat bateragarria da enpresa honekin. Gure muntaketa eraikinetan energia atzitzeko zelula fotovoltaikoak ezartzeaz gain, lantegiak eskaintzen digun biogas lokala erabiltzeko aukera aprobetxatu dugu. Biogas hori inguruko nekazariek sortu dute, gure diseinu multzoan integratzeko. Instalazio honetatik datorren beroa gure eraikuntzak berotzeko erabiltzen dugu.”

Weiler2Weiler eta Fagor Automation 1998tik ari dira elkarrekin lanean. Kanbanen hornidura epeek Fagor Automationek Weilerren duen egitekoa laguntzen dute.

Höllerren arabera “Fagor Automationek bezeroarenganako orientazio handiarekin lan egiten dute beraien salmenta ordezkariek ezinezkoa posible egiten dute. Fagorren neurketa sistemek abantailak kostuen arloak ere eskaintzea faktore osagarri bat da”.

Hainbat prestazio praktikan dirua aurrezteko

Klaus Richter, Fagor Automation GmbH Alemaniako zuzendariak, hau gehitu du: “Ekipamenduen gestore orokor bezala, Fagor Automationek merkatuko behar guztiak estaltzen ditu eremu hauetan: torneatze, fresaketa eta artezketan beraien CNC sistemekin, eragintzak eta motorrak, kaptazio sistema lineal eta angeluarrak. Gure produktuek hainbat prestazio tekniko dituzte, beste ekoizle batzuk eskaintzen ez dituztenak eta praktikan denbora eta kostuak aurreztea dakartenak. Aipatzekoa da Fagorren enkoderrek DRIVE-CLiQ interfaze digitala dutela Siemens sistemekin konektatzeko.

Weiler3

Andrea Jäger