Exijentzia eta doitasun tekniko altuko prozesu industrial batzuentzat beharrezkoak dira laser ekipoak mota hauetako eragiketak egiteko, laser bidezko mozketa, soldaketa, zulaketa, mekanizatu berezia, materialen deformazioa.
Fagor Automation SPS azokan (Nurembergen) egongo da azaroaren 26tik 28ra eta bertan bere encoder lineal eta angeluarrak erakutsiko ditu.
Diversified Machine Systems, 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinu eta fabrikazioan liderra da Estatu Batuetan. Colorado Springsen kokatuta dago, Coloradon eta CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua harrotasunez aurkeztu du. CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua Fagor Automation bazkide kolaboratzaileak garatu du – DMSren bezeroentzat balio erantsidun onura bat da.
Pasa den irailaren 17, 18 eta 19an ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ europar proiektuari hasiera emateko bilera egin zen (kick off meeting). Bilera hau Tekniker zentro teknologikoaren azpiegituretan egin zen, Eibarren. Bilera Eskoriatzako lantegiko azpiegituren bisitarekin amaitu zen. Lantegi honetan ekoizten ditu Fagor Automationek bere enkoder linealak eta angeluarrak.
SIDE UP enpresak, egoitza Frantziaren hegoaldean du eta ikuskizunen eszenikoen arlorako ekipoak eta sistemak diseinatzen espezializatuta dago. Peter Panen ikuskizun berrienaren animazio ikusgarrienak egitearen arduraduna izan da. Music Hallen produkzio bat da, Music Hallek Los Miserables, Romeo eta Julieta, Drakula eta Amadeusen egokitzapenak egin ditu besteak beste.