Beste urte batez Fagor Automationek Imtex azokan parte-hartu du. Azoka Bangaloren ospatu da urtarrilaren 24tik 30era bitartean.
DMS liderra da 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinuan
DMS, Diversified Machine Systems enpresak, duela gutxi Fagor Automationen instalazioak bisitatu ditu. Patrick Bollar jauna, CEO, DMSeko zuzendari exekutiboa eta Ed Hilligrass jauna, DMSeko lehendakariordea urtarrilaren 18an egon ziren Fagor Automationeko Arrasateko lantegian. Bertan Fagor Automationeko arduradun komertzialak Rafa Aranzabal , Oscar Fernandez eta Pedro Ruiz de Aguirre arduratu ziren bisita hartzeaz.
Gurutzpek petrolio sektorerako soluzioa eskaintzen du
Gurutzpe, makina erreminta sektorean 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa, gaur egun ahalmen handiko CNC tornu horizontalen ekoizle nagusienetako da. Bere tornuak sektore askotarako ekoizten dira, ontzigintza, trenbideak, aeronautika eta energia sorkuntza, siderurgia, nekazaritza, petrolio industria.
Fagor Automation Industria aeroespazial txinatarraren laugarren gailurrean
Industria aeroespazial txinatarraren laugarren gailurra Harbinen ospatu zen, Heilongjiang probintzian, 2013ko urtarrilaren 9 eta 10ean. Gailur aeroespazial hau, Txinako hainbat lekutan ospatu da azken lau urte hauetan. Sektorean espezializatutako 734 enpresa baino gehiago bertaratu dira gailurrera konferentzia, erakusketa eta teknologia lehiaketetan parte-hartuz.
Elkarrizketa Mauro Carliniri, CSFko Zuzendari Komertziala
BIMUren azken azokan, Mauro Carlini, CSFko Zuzendari Komertziala, elkarrizketatzeko aukera izan genuen.
Makina Erraminta, Dalian Machine Tool Group eta Ningbo Haitian enpresek Fagor Automation bisitatu dute
Azaroaren 28an, Fagor Automationen Eskoriatzako lantegian Txinako zenbait enpresetako ordezkariren bisita jaso zen: Ying Wang (Deputy Director) Ningbo Haitian Precision Machinery Co. Ltd enpresakoa eta Dalian Machine Tool Group enpresatik Huaisheng Jiang (azpi zuzendaria), Ma Qianli (General Manager) eta Guo Grant (Business Manager Europe).
Kalitatearen transmisioa neurrira emanez
GUIBEk, transmisio industrialeko alorrean 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioartekotzean eta berrikuntzan segurtasunez apustua egin du. Zizelkatze dibisioa izan da enpresak azken urteetan eman duen jauzi kuantitatiboaren arduraduna: hiru bandatara eginiko elkarlanak, GUIBE bera, Fagor Automation eta