Optima

Built to fit your needs

Merkatu lehiakorrenetara egokitutako CNC sistema.

OPTIMA system

OPTIMA sistema aurkezten dizugu

Zure benetako premietarako soluzio integral eta dimentsionatua.
OPTIMA indartsua da, trinkoa, SMART.
CNCelite-en eta ardatz eta buruetarako eragingailu trinkoen serie berrien arteko konbinazio perfektua.
Fresatzeko makinei eta tornu txiki eta ertainei zuzendua, eta sektore lehiakorrenei egokitua.
FAGORen OPTIMA erabiliz gero, solaskide bakarra izango duzu zure makina osatzen duten gailu eta eragingailu guztietarako.

01. Teknologia

Erabat birdiseinatua

Kontrol algoritmo indartsuagoak eta punta-puntako teknologia duten zirkuituak

Trinkoagoa

Muntaketa erraz eta eraginkorra

Algoritmo indartsuagoak

Berrikuntza teknologikoa

CPU hobetua

CNC bakarrak, ezaugarri hobetuak dituzten CPUak txertatuz (prozesatze abiadura handiagoa, memoria ahalmen handiagoa, etab.), kontrol algoritmo are indartsuagoei euskarria emateko.

Plataforma trinko bat sortuz eguneratu dugu hardwarea.

02. Ethernet

Erregulazio bus berriak
EtherCAT eta Sercos III

All for faster communication.

CNCaren eta erregulazio moduluen arteko komunikaziorako erregulazio bus berriak estreinatzen ditugu. Ethernet Industrialean oinarritutako EtherCAT eta Sercos III busek abiadura biderkatzeko aukera ematen digute, 100 MBd-ra iristeraino.

Ethernet STP (Shielded Twisted Pair- Par txirikordatu pantailatua) motako kableatua instalazio sinplekoa da.

Bus de regulación EtherCAT
Bus de regulación Sercos III

Ethernet industrialaren
konexioa

Konexioa
errazagoa

Maiztasun
handiagoa

Busaren abiadura

100MBd

03. Full Digital

Hizkera digitalean hitz egiten dugu...

...baita eragingailuen eta motorren arteko komunikazioan ere.

Horri esker, sistema erabat digitala da, kontsignatik hasi eta feedbackera, esku hartzen duten modulu guztiak protokolo digitalen bidez komunikatzen baitira; ondorioz, kontrol kalitatea hobetu egiten da, zaratekiko immunitatea handiagoa da, etab.

Erabat digitala

Bus de regulación EtherCAT
Bus de regulación Sercos III

Bigarren atzipenak konektatzeko aukera ere badago, sistema osoaren doitasun maila are gehiago hobetuz.

Full Digital

04. Txikiagoa

Ikaragarri trinkoa den CNC plataforma bat sortu dugu

%45 eta %60 inguruko murrizketekin (modeloen arabera), aurreko CNC plataformarekin alderatuta.

45%
murrizketa
CNC integratuetan
Reducción en CNC integrados
60%
murrizketa
CNC modularretan
Reducción en CNC Modulares

05. VESA mount

Instalazio sistema berria

VESA mount egokigailu bakunarekin CNC bat tamaina desberdineko monitoreei zuzenean akoplatu diezaiekegu.

Armairu modeloetarako eskuragarri:

Badugu muntaketa formatu berri bat, armairu modeloko CNC bat zuzenean Fagorren edo hirugarrenen monitore bati akoplatzeko aukera ematen duena. Makina fabrikatzaileentzako aukera berriak irekitzen dira kontrol mahaiaren diseinuari dagokionez. Instalatzeko modu berri bat da, armairuko muntaketaren alternatiba bat. Tamaina txikikoak, soilik 36.5 mm-ko lodierarekin, kontrol mahai estilizatu bat sortzeko aukera ematen du.

icono acotación36,5mm-ko lodiera

06. Web teknologian oinarritutako HMIelite

Programazioaren erraztasuna eta beste plataforma batzuetarako eramangarritasuna.

CNC

Web teknologia

Windows

Linux

Android

iOS

Responsive

Teknologia honi esker, web diseinu bakar batekin dena behar bezala ikus daiteke edozein gailutan.


Plataforma anitzeko HMIelite berria, HTML5 teknologiarekin eta estetika berrituarekin, modernoagoa eta sinplifikatuagoa. Softwareak, HTML5en oinarrituta, formatua eta estetika askoz ere errazago aldatzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Pantailak birdiseinatu egin dira, intuitiboagoak eta lagungarriagoak izan daitezen.

07. Funtzionalitate aurreratuak

Abanguardiako operatiba

Ikusizko lan ingurune intuitiboena eta errazena..

  • Ikusizko nabigazio modernoa
  • Menu zabalgarriak
  • HD grafikoak
  • Kalkulagailu integratua
  • Programazioarentzako euskarri grafikoa
  • Fagor Geometrien editore indartsua (FGE)
  • Eta askoz ere gehiago...
CNC

08. Prest jartzeko laguntza

Martxan jartze
azkarrago eta merkeagoak

CNC

Sistema prest jartzen laguntzeko tresna aurreratuak eskuragarri.

  • Boderen diagrama
  • Zirkulartasun testa
  • PLC
  • Osziloskopio aurreratua

09. Beti berria bezala

Zure makinen bizitza luzatzen dugu

OPTIMArekin CNC eta erregulazio sistema osoa berritu dezakezu makinaren mekanika mantentzen duzun bitartean eta, hola, ia berria den makina bat eduki dezakezu.

Zein CNCelite interesatzen zaizu?

CNC 8065elite T

C ardatza hautazkoa duten tornu paraleloetarako diseinatua eta makinan bertan lan egiteko pentsatua, programazioari buruzko ezagutza aurreratuen beharrik gabe.

CNC 8060 T

CNC 8060elite T

Bankada inklinatuko tornuen eta ekoizpen tornu handien beharrak egokitzeko diseinatua, punta-puntako teknologia eskainiz.

CNC 8058elite T

Ekoizpen handiko torneaketa zentroak, bankada inklinatuko tornu bertikalak, paraleloak, dorretxo bikoitzekoak (TT), etab. kontrolatzeko diseinatua.

¿info?
Solicita información