COVID-19ren aurkako maskarak, Fagor Automationen CNC sistemekin eginak

COVID-19-ak eragin handia izan du mundu osoko pertsonen bizitzan eta lanpostuetan 2020 hasieratik. Osasun alarma egoerak eta prebentzio eta segurtasun neurriek nabarmen areagotu dute maskaren eskaera. Mundu mailan egin du gora maskaren eskariak, eta horri erantzun ahal izateko produkzio lerroak ugaritu behar izan dituzte hainbat enpresa espezializatuk; beste alor batzuetan jarduten duten hainbat enpresek ere ekoizpena aldatu egin behar izan dute, eta maskarak ekoizten hasi dira eskariari erantzun ahal izateko.

 

Bi kasuetan, produkzio lerroetan aurrez zuten makinaria egokitu egin behar izan dute, eta beste hainbatek makinaria berria ere erosi edo eskuratu behar izan du. Bide horretan, Fagor Automationek maskarak modu masiboan produzitu ahal izateko Txinan martxan jarri diren hainbat proiektutan parte hartu du, makina erreminten automatizaziorako produktuen hornitzaile gisa.

 

Fagorrek CNC modelo berri bat garatu du denbora errekor batean, maskarak egiteko behar diren mekanizatuak egiteko behar adina makina sortu ahal izateko.

 

Mascarillas contra el COVID-19

 

Maskarak egin ahal izateko beharrezkoa da urtutako oihala ekoiztea, eta oihal hori ekoizteko ezinbestekoak dira galdaketako buruak. Urtutako oihal hori maskararen erdiko geruzan sartzen da, eta iragazki eta babes modura erabiltzen da. Galdaketako burua fabrikatzeko prozesuan, errenkadetan dauden mikrozuloak (0,3 mm-ko diametroak) mekanizazio zentro batean egin daitezke, txinparta elektronikoak erabiliz, laser makinen bidez…

 

 Nanjing Quanheng

Nanjing Quanheng konpainia fusio bidez putz egiteko burua prozesatzeko erabiltzen ari den Fagor CNC sistema duen mekanizazio-zentro bat ikus daiteke jarraian agertzen diren irudietan.

 

Maskara egiterakoan, soldadura eta ebaketa prozesuen ondoren, soldadura-hortzak moldeatzeko prozesua jartzen da martxan. Hain zuzen, Fagor-en CNC-aren 4 ardatzeko grabatu eta fresatzeko makinaren ekipoak azkar osa dezake soldadura-hortzen moldearen prozesu hori. Beheko irudian, Fagorren CNC sistemarekin hornitutako engraving makina erabiliz Jiatie enpresak egindako soldadura hortz molde bat ikusi daiteke beheko irudian.

 

 

Fagor Automationek bere esperientzia zabala eta teknologia bikaina erabiltzen jarraituko du maskaren fabrikatzaileei laguntza tekniko osoa eskaintzen jarraitzeko.