Dircom sari bat irabazi dute Fagor Automation eta Adaki enpresek, pandemian garatutako Open To Your World proiektuarengatik

Fagor Automationek eta Adaki branding eta komunikazio enpresak Dircom Ramón del Corral saria jaso dute Krisi Komunikazioaren kategorian, pandemian elkarlanean garatutako Open To Your World proiektuagatik.

Dircom Ramón del Corral sariak Dircom Komunikazio Zuzendarien Elkartearen ekimen bat dira, eta Espainiako komunikazio korporatiboaren arloko praktika onenak eta kasu arrakastatsuak saritzen dituzte.

2020an eta 2021ean Quercus eta Series 3 nazioartean merkaturatzeko proiektuagatik aitorpena

2020an une batez mundua gelditu zenean, Fagor Automation bi produktu berriren nazioarteko merkaturatzea prestatzen ari zen, Quercus eta Series 3. Asmoa zen mundu osoko sektoreko hainbat azokatan aurkeztea produktuak, baina, mundu mailako krisi egoera berriaren aurrean, ordura arteko planning guztia bertan behera geratu zen, eta Fagor Automationeko eta Adakiko lantaldea irtenbide berrien bila hasi zen: kanal digitalen bidez, zerotik sortutako estrategia batekin, mundu osoko bezero eta bezero potentzialengana iristeko modu berriak bilatzen hasi ziren. Horrela jaio zen Open to your world.

Webinar-en eta herrialde bakoitzari egokitutako komunikazio eta marketin estrategia baten bidez munduko 9 herrialdetan aurkeztu ziren produktu berriak: Espainian, Italian, Alemanian, Portugalen, Brasilen, Taiwanen, Japonian, Korean eta Txinan.

Eskerrik asko sariagatik! Lanean jarraituko dugu beti gure bezeroengandik hurbil egoteko.