Ebakitze eta zulaketetarako soluzio berriak

Fagor Automation, bere merkatu berrien zabalkunderako bidean Danobatekin elkarlanean ari da plasma bidezko ebakitze sistema berritzaile bat garatuz, 3D erakoa, “RPD T” modeloan. Sistema hau, eraikuntza metalikoan erabiltzen diren ebakitze materialez gain, hodi biribilak eta karratuak ebakitzeko gai da eta eraikuntzan material horien eskaera hazkundeari erantzun bat ematera dator.

Fagorren CNC 8070ak CAM eratik eratorritako ibilbideen edozein ebakitze forma exekutatzea errazten du. Honela, langileak ebaki beharreko piezaren planoa gehitu dezake eta CNCak automatikoki egiten du ebaketarako egin beharreko ibilbidea, sistema konbentzionaletako makro parametrizatuen bidezko forma aurredefinituetara mugatu gabe.

Makina erremintako zinematika estandarrez gain, Fagor CNCak makinaren beharretara egokitzeko zinematika bereziak eskaintzen ditu, Danobaten kasuan egin den bezala.

RTCP (Rotation Tool Center Point) funtzioak zinematika berezi honen gestioa optimizatzen du plasmaren puntak profila edo hodia jarraitu dezan eta programaketa plasmaren kokapen eta orientazioarengandik independentea da. RTCPrekin lan egiten denean eta plasmaren orientazioa aldatzen denean, CNCak makinaren gainerako ardatzen kokapena egokitzen du plasmaren puntak bere kokapena piezaren gainazalean mantendu dezan. RTCPrekin eta Kontrol Tangentzialaren funtzioarekin, posible da profil bat ebakitzea plasma-sorta programatutako ibilbidearekiko momenturo ebakitze angelua mantenduz.

Plasma erako ebakitze sistema zulaketa unitate batekin instalatu daiteke, T3CH modeloa. Zulatzeko makina mardul batean datza, hiru buru independenterekin eta erreminta aldaketa automatikoekin. Zulatzeaz gain, T3CH era desberdinetako eragiketak egiten ditu, hariztatuak, kanpoaldeko abeilanatuak, kanpoaldeko allen buruak, punteatuak eta markatuak. Fagorrek eskaintzen dituen exekuzio kanal independenteei esker, lineako gailu ezberdinak independenteki gestionatu daitezke, nahi izanez gero eragiketak aldi berean eginez. CNCan erabiltzailearen interfazea ere makinara egokitu zaio. Langileak uneoro ikusi ahal izango du makinaren lan eremuen egoera eta honek piezen programazio eta exekuzioa erraztuko du.

CNC 8070an eskaintzen duen hirugarrenen softwarea txertatzeak, Danobati aukera eman dio software Flex 3D inplementatzeko. 3D erako diseinurako programa honek, edozein eratako piezak programatzea dauka helburutzat, 3D flexak modu ezberdinetan programatzea ahalbidetzen baitu: DSTV fitxategien inportazioaren bidez, programazio denbora gutxituz eta makinaren eraginkortasuna optimizatuz, aurre diseinatutako makroen exekuzioa arruntenak diren eragiketak egiteko diseinatzeko beharrik gabe, edo mekanizatu beharreko pieza 0tik diseinatzen hasi gabe.

Elementu guzti hauen konbinaketarekin makina indartsu eta erabilerraz bat garatzea lortu da eraikuntza sektorearen behar berriei erantzun bat emango diona.