Txinako hainbat enpresen bisita jaso du Fagor Automationek

Aste honetan zehar, Fagor Automationen hainbat enpresa Txinatarretako bisitak jaso dira Arrasate eta Eskoriatzako lantegietan.

China_Visit copiaAstelehenean, irailaren 23an, Shaanxi Qinchuan Machine Tool Group Co., Ltd enpresako gure bezeroak eta gobernu txinatarreko delegazio ofizial bat etorri zen. Bisitariek gure CNC eta DRO azpiegiturak bisitatu zituzten Fagor Automationek egiten dituen CNC eta kaptazio sistemen gama osoa zehaztasunez ikasteko.

Bisita gerenteak, zuzendariek eta bi negozioetako negozio buruek zuzendu zuten. Iñaki Bañuelosen, DRO/Kaptazioko Zuzendari Komertzialaren hitzetan “bisita oso interesgarria izan da ikuspuntu guztietatik. Izan ere, Txinan makina erremintaren gertuko delegazio ofizialekin daukagun harreman bikaina mantendu dugu eta aldi berean, herrialde horretako makina erremintako fabrikatzaile garrantzitsuenekin harremanak estutzen ditugu. Interes handikoa iruditu zaie kaptazio elementuetan teknologia absolutua eta Fagorrek duen gaitasuna Txinako merkatua eskatzen hasi den doitasun eta bereizmen exijentzia altua lortzeko.”

China_Visit3Asteartean, irailak 24, Fagor Automationeko Arrasateko lantegian, Changzhou KEMT CNC Technology Co., Ltd. fabrikatzaile txinatarraren bisita jaso zen.

Iñaki Antoñazas, eremu Asiarreko teknikarien arduradunak, positiboki baloratu du bisita “KEMT kalitate eta doitasun handiko makinen fabrikatzailea da. Bere makinen gama zulaketa makinetatik hasi (tapping) eta 5 ardatzetako makinak egitera iristen da, mekanizatu zentro bertikal eta horizontalak ere eskainiz. Fabrikatzaileek interes handia erakutsi dute Fagor Automationek beraien makinentzat eskaini ditzaketen soluzioetan”.