Fagor Automation BIMU Italiar azokan izango da

BIMU azokaren hogei eta hamaikagarren edizioaren ospakizunean parte hartuko du Fagor Automation-ek. Azoka Milanen (Italia) ospatuko da Urriaren 9tik 13arte. Hurbildu zaitezte CNC eta kaptazio sistemen prozesu beritzaileak ikustera.

Fagor Automation, CNC eta kaptazio sistemen diseinu, garapen eta fabrikazioan erreferente mundial bat dela eta, BIMU ferian parte hartuko du. Bertara hurbiltzen direnei, merkatuan izandako aurrerapen esanguratsuenak erakutsiko zaizkie, makinen erabilera erraztu eta optimizatzen duten aurrerapen berriak erakustaraziz. Horretaz gain, zehaztasun zehatza eskaintzen duten metodologia berriak aurkeztuko dira.

Industria 4.0 gure zigilu finkoa izaten jarraitzen du. Fagor Automation-ek bere bizikoa ikusten du industriaren digitalizaziora ahalik eta hoberen moldatzea, digitalizaziora hurbiltzen ari diren enpresa industrialek probabilitate handiagoa izango baitdute balio erantsia eskaintzen duten zerbitzuak eman ahal izateko.

CNC sistemei dagokionez, fresatzeko eta torneatzeko bertsio berriak aurkeztuko dira, laserraren aurrerapen berriak aurkezteaz bat. Bestalde, Kaptazio sistemetan Fagor Automation-ek merkaturatutako gama berria izango dugu protagonista nagusi bezala, encoder berri hauen zehaztasunak erabiltzaileei %100ean bermatuko die produktuaren perfekzioa

Animatu zaitez industria era berrira, prozesu efektibo eta efizienteenak izango dituzu gure Stand-ean. Milanen itxarongo zaitugu Urriaren 9tik 13ra.