Fagor Automationek bertan behera utzi ditu Errusiarekin zituen harreman komertzial guztiak

Ukrainan bizi duten gatazka egoera dela eta, Fagor Automationek Errusiarekin zuen jarduna etetea erabaki zuen pasa den martxoan. Enpresak erabaki du herri horretako aktibitateak modu mugagabean etetea, eta momentu honetan Errusiako Fagor Automation filiala likidazio prozesuan sartuta dago.

Fagor Automationek bere elkartasun guztia adierazi nahi die gerra hau jasaten ari diren guztiei.