Fagor Automation EHU-ren XIV. Konferentzia teknikoetan

Pasa den apirilaren 25ean Fagor Automationek bi konferentzia eman zituen Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako XIV. Ziklo teknikoetan.

Lehena, imanezko motor sinkronoen eragintzari dedikatua, Andoni Larrañagak (Motor Elektrikoen I+G saileko ingeniaria) eta Asier Salsamendik (Produkzio ingeniaritzako teknikariak) eman zuten.

Konferentzi honen helburua ikasleek karrerako ikasketetan zehar ikusitako ikasgai ezberdinen aplikazioa izan da. Hauen artean, imanak dituzten motor sinkronoen kontrol elektronikoaren lazoen aplikazioa (posizioa, abiadura eta korronteko lazoak).

Fagor Automationen ditugun elementu ezberdinen aplikazioa eta funtzionamendua erakutsi zitzaien. Baita, enkoder modelo ezberdinen ezagutza: barruko mekanikak, seinale motak, prezisio ezberdinak, ematen duten informazio ezberdinak,…

Azkenik, imanezko motor sinkronoen parametrizazioaren nondik norakoak ere jorratu ziren. Alde batetik, derrigorrezko eta finkoak direnak eta beste batetik, aplikazio eta mekanikaren arabera ukitu ditzakegun parametroak. Azkeneko parametro hauekin, proba praktikoak egin ziren ikasleek errealitatean nola eragiten duten ikus zezaten.

Bigarren konferentzian, oraingoan Andoni Larrañagak eman zuen, makina birakarietako bibrazioen analisia landu zen.

Konferentzi honen helburua, ikasleek karrerako ikasketetan duten ezagutza ikasgai berri batean areagotzea izan zen; bibrazio analisia alegia.

Lehenik eta behin, bibrazio basikoak aztertu ziren eta behin oinarrizko ezaugarriak ulertuta, analisi konplexuetara hedatzeko beharrezkoa den ezagutzari ekin zioten.

Bibrazioak motor baten bizitzako fase ezberdinetan duten garrantziaz ere hitz egin zen: diseinuan, ekoizpenean, makinaren integrazioan eta noski mantentzean.

Honetaz gain, motor batek sor ditzaken bibrazio frekuentzia ezberdinen azterketa ere egin zen: errodamendu, cogging, materialen frekuentzi naturalak,… Azkenik, gaur egungo makinetan bibrazioek duten garrantzia ikusi ondoren, zertarako, ze elementuekin eta ze erremintarekin neurtu eta aztertu behar ziren kusi zuten.

Bost urtetan konferentziak ematen egon ondoren, oraindik ere irakasle eta ikasleen artean interesa dagoela ikusi daiteke, hori erakusten dute konferentzien ondoren betetzen dituzten galdetegiek.

“Gure egunerokotasunetik irteten den zerbait da eta ilusio handiz egiten dugu. Gure hondar alea eskaintzen diegu formazio hauen bidez, etorkizuneko ingeniariei Fagor Automationek merkatuari eskaintzen dizkion sistemak erakutsiz.” azaltzen digu Andonik.

Fagor Automationeko lan taldearen aldetik, mila esker etortzeagatik.