Fagor Automation JIMTOF azokan

2022a ixten ari gara, Fagor Automationentzat garrantzitsuak diren topaketa gehiagorekin. Datorren astean, azaroaren 8tik 13ra, Tokion (Japon) egingo den JIMTOF, Japoniako Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokan parte hartuko dugu.

Fagor Automationetik gure ezagutzak eman nahi dizkiogu sektore horren garapenari, gure produktuak automatizatzeko berrikuntza guztiak azokan aurkeztuz.

JIMTOF berrikuntzak

Fagor Automationek JIMTOFen aurkeztuko ditu Functional Safety-ren Serie3 berria eta gama altuko kaptazio sistema angeluarrak, Fagor Automation-ek patentatutako 3STATECH teknologia esklusiboarekin. 

Gainera, «Feedback«-aren munduko berrikuntza garrantzitsu bat ere eramango dugu azokara: UT serieko errodamendurik gabeko enkoder angeluar absolutua.

Tokion izango gara E7048 zenbakiko standean. Oraindik gure irtenbideak ezagutzen ez badituzu eta interesa baduzu, zatoz eta bisita gaitzazu JIMTOFen gure standean!

Aste berean, Porugalen ere izango gara azaroaren 9tik 13ra, MOLDPLAS azokan; mugarri berezia berau, Fagor Automationek Portugalen egiten dituen 25 urteko jarduera ospatzen dugulako. Ez galdu gure berriak, laister iragarriko dugu gehiago MOLDPLAS-i buruz!