Fagor Automation Euskoskillsekin elkarlanean ari da

Fagor Automationek hainbat CNC 8055 zenbakizko kontrol utzi dizkio Alecopi. Alecop aditua da formazio ingeniaritzan eta hezkuntza zerbitzuetan eta zenbakizko kontrolak tornu eta fresatzeko makinetan erabiliko dituzte Euskoskills lehiaketan piezak mekanizatzeko. Lehiaketa hau maiatzaren 10, 11 eta 12an ospatuko da eta Euskal Autonomi Erkidegoko Lanbide Heziketako erdi eta goi graduetako ikasleei zuzendurik dago.

Aurten Bergarako Miguel Altuna institutua izan da lehiaketan Lanbide Heziketako CNC arloa antolatzeko arduraduna. Probak Alecopeko didaktikako makinak erabiliz, programatzean eta mekanizatzean oinarrituko dira Fagorreko zenbakizko kontrolekin.

Alecop institutu bergararraren hornitzaile nagusia da eta Mondragon Taldeko kooperatiba da. Bere jarduera nagusia hezkuntzaren kalitate hobetzeko proiektu eta produktuak garatzean datza eta horretarako Fagor Automationen zenbait zenbakizko kontrol erabiltzen ditu.