Fagor Automationek errekor historikoa lortu du esportazio salmentetan

Fagor Automationek errekor historikoa lortu du esportazio salmentetan, krisiaren aurretik fakturatuko 70 milioietako kotara hurbilduz.

Fagor Automationek 2011an proiektu berriei ekingo die arlo komertzial, berritzaile eta internazionalean. Ekintza anitzak izango dira, produktu berrien merkaturatzetik hasi eta auto elektrikoaren teknologia garatzera iritsiko dira, Arrasate eta Usurbileko lantegietan inbertsioak egingo dira.

Fagor Automationek 2011 ekitaldiari inkognita bakar batekin ekingo dio, merkatu europarraren ahultasunarekin. Munduko gainerako zonaldeek 2010ean errekuperazio nabarmena erakutsi zuten, non esportazioan marka historiko berri bat lortu zen: 58 milioi euro, %63ko hazkunde batekin urteko.

Pedro Ruiz de Aguirre, Anton Sagasta, Koldo Berasategi

Txina merkatu nagusi bilakatu zen, kanpoko salmenten %40 bereganatu zituen eta %35eko urteko hazkundea izan zuen; Estatu Batuak %60 hazi zen eta India 7 aldiz hazi zen. Herrialde honetako barneratze nagusia 2010ean Delhin eta Punen bulegoak irekitzearekin lortu zen, lehendik Bangaloren (2008) bazegoen beste bulego bat eta aurten laugarren delegazio bat irekiko da Rajkoten (Gujarat). Indiako delegazio sare hau, Estatu Batuen (6 delegazio) eta Txinaren (5 lantegia barne) mailara hurbilduko da.

Merkatu espainiarra bere ahalmenaren %50ean aritu baldin bazen ere, kooperatibaren salmentak 66 milioitakoak izan ziren , krisiaren aurretik fakturatutako 70 milioietara hurbilduz.

Produktuaren berrikuntza erritmoa mantendu asmoz, Fagor Automationek bere diru-sarreren %10 I+Gra bideratuko ditu, arlo honetan lantegiko 80 langile baino gehiagok egiten dute lana. Enpresak Eusko Jaurlaritzak, Industrial Ministerioak eta Erakunde europarrek babestutako proiektuak aurrera eraman ditu. Berriena Etorgai proiektu bat da, auto elektrikoari ateak irekitzen lagunduko diona. Ikerketak 2010 eta 2012 artean garatuko dira Fagor Ederlan, Cegasa, Ecenarro eta Mondragon Automocionekin batera. Fagor Automationen lana makina elektriko bat eta kargatzaile bat sortzea izango da. Kargatzaileak eztanda -motor baten energia aprobetxatuko du bateria kargatzeko eta autoaren funtzionamendua 300 kilometro baino gehiagora hedatuko du.

Era berean, makina erremintaren esparruari dagokionez, bi proiektutan ari da lanean makina handien mekanizatu prozesuak optimizatzeko: Cenit Impeler proiektuan, Ibarmia, Correa, Juaristi eta Onarekin batera; eta Chameleon proiektu europarrean, Soraluce eta Goialderekin batera. Halaber, Fagor Automationek Innpacto-Fore proiektuari ekin dio Madrileko Unibertsitate Complutensearekin bi metroraino dauzkaten dimentsio handiko kodegailu angeluarrak sortzeko, makina handien kokapena edo instalakuntza zientifikoak erraztuko dituztenak. Halaber, I+G indartzeko 3 urterako esparru-akordio bat berriki sinatu du Madrileko Automatika eta Robotika zentroarekin.

Azkenik, enpresako arduradunek 2011rako hiru milioi euroko inbertsio plan bat diseinatu dute. Fondo hauek Usurbileko motorren mekanizatu ahalmena indartzeko bideratuko dira, mandrinatzeko makinak gehituko dira; Arrasaten akaberak eta doikuntzak hobetuko dira lanen automatizazioaren bidez. Beharko diren ekipoen artean daude estalduren linea berezi bat, dosifikatzaile automatikoak eta robotak.