Fagor Automationek Italiaren alde egindako apustuak salmenta zifra errekorrak eman dizkio.

Herrialde horretan 28 urte egon ondoren, 1.500 -ko bulego berria irekiko du laster Milanen han garatzen duen jarduera indartzeko.

1990ean lehorreratu zen Fagor Automation Italian eta ez zen ausaz egindako aukeraketa bat, baizik eta maniobra estrategiko bat hazten jarraitzeko. Izan ere, Gipuzkoako konpainiarako “funtsezkoa zen makina-erremintaren bigarren merkatu europarrean bera presente egotea”, adierazi digu CNC Negozioko zuzendari Iñaki Sanchezek.

oficina interior milan

Faktore horri gehitu behar zaizkio, gainera, “haren izaera berritzailea eta han ekoizten diren makina-erreminten goi teknologia, Fagor Automationen kontrol eta atzipen sistemekin hornitzen baitira”. Kooperatiba, zeinak esperientzia zabala daukan makinak automatizatzeko eta kontrolatzeko produktuen garapenean eta fabrikazioan, MONDRAGON Korporazioaren barruan dago, eta garbi eduki du beti zer garrantzitsu den Italia bere negoziorako, non “beti salmenta egonkorrak eduki baititugu”.

Sanchezez azaldu duenez, hasieran torneaketa aplikazioetarako dituzten bistaratzaileak eta kontrolak oso ondo posizionatzea lortu zuten Milanen duten egoitza nagusitik, eta denboraren poderioz, 2009ko krisialdi gogorra gainditu ondoren, fresaketako aplikazioen eta merkatu alternatiboen aldeko apustua egin zuten, eta horrek balio erantsi handiko fresaketa aplikazioetan eta kodetzaile lineal eta birakarien bezeroengan leku nabarmenean egotea ahalbidetu zien. Halere, eta CNC Negozioko zuzendariak gehitu duenez, “krisi uneak eta apustu gutxi-asko arrakastatsuak ere izan ditugu urte luze horietan. Baina, porrot txikietatik ondorengo apustuetarako irakaspenak atera ditugu”. Horren isla da 2012an Piamonteko eskualdean abian jarri genuen Ivrea fresaketako zentro teknologikoa.

Proiektu horrek, Arrasateko (Gipuzkoa) egoitza nagusian egindako garapenekin eta erabiltzaileengan, banatzaileengan eta fabrikatzaileengan egindako sustapen lan handiarekin batera, merkatu hau krisi aurrekoak baino kopuru handiagoetara iristea ahalbidetu die, Fagor Automationerako herrialde nagusietako bat bihurtuta. Sanchezek baieztatu duenez, gaur egun salmenta zifra errekorra dute Italian, 6.2 milioi euro baino gehiagokoa, eta espero dute aurten bertan 7 milioi euroko zifrara hurbildu ahal izatea. “Eta 2009an, krisialdiaren erdi-erdian geundela, genuen 3,5 milioiko zifratik abiatuta iritsi gara zifra hauetara”

Italiako merkatua oso-oso lehiakorra eta zorrotza bada ere irekita dago beste herrialde batzuetako produktuetara.

Fagor Automationen kasuan, “diru sarrera egonkorrak emateaz gain, ahalbidetu digu gure produktuetan eta bezeroa hartzeko ditugun moduetan asko hobetzea. Eta azken horretarako funtsezkoa izan da Italian finkatuta egotea eta bertako langile oso trebatuak edukitzea. Eta langile horiek bilatzea izan da, hain justu, eduki ditugun zailtasun handienetako bat. Baina Italian ezartzeak onurak ekarri dizkigu, eta onura horiek sobera konpentsatzen dituzte bizi izandako zailtasunak ”, esan du bukatzeko Sanchezek.

Berehalako etorkizunari begiratuta, kooperatiba beste bulego zabalago batera lekualdatuko da Milanen bertan. Toki horretatik, bai eta Veneto eskualdean duen bulegotik eta Ivrea zentrotik ere, Italiako merkatuari heltzen jarraituko dute, “Mundu osoko makina-erremintaren sektorean saldu nahi duen Fagor Automationen moduko enpresa batentzat funtsezkoa baita”.