FVC, Fagor konpentsazio bolumetrikoa

Aeronautika sektorean jarduten duten makinek ahal den eta doitasun handieneko automatizazio sistemak behar izaten dituzte. Industria honetan, dimentsio handiko piezak mekanizatzeko bost ardatzeko makina konplexuak erabiltzen dira eta makinaren fabrikazio tolerantziek eta mekanizazioan zehar tenperaturak duen eraginak definituko dute makinen doitasuna. Arrazoi horregatik, Fagor CNCek eskaintzen duten konpentsazio bolumetrikoa funtsezko baldintza bilakatu da aeronautika industriako exijentziak lortzeko.

FVC software aukerak ahalbidetzen du, Fagorren CNC 8070/8065etan zuzenean zuzenketa fitxategi bat sartzea AfM Technology GmbHek sortutako prozesu bati esker eta modu honetan posible da “on line” lana egitea.

Emaitza doikuntza bolumetrikoaren hobekuntza nabarmen bat da makina-erremintari dagokion lan arlo guztian. Honela sarritan konplexua den makina erremintako zuzenketa mekanikoa saihestu egin daiteke.

Zutabe mugikorreko makinetan pilareen toleste/biratzearen konpentsazioa Fagorren CNC 8070 / 8065i esker bakarrik lortu daiteke.

Bere abantailak:

  • Erroreen mapaketa azkarragoak jardun gabeko denbora gutxitzen du eta baita kostuak ere.
  • FVCri esker %50 baino gehiagoko doitasun bolumetrikoa lortzen da CNC8070 /8065 modeloetan.
  • Normalean ez da inolako zuzenketa mekanikorik behar izaten.
  • Baldintzen monitorizazioari esker makinaren erabilgarritasun handiagoa.

Garapen honen emaitza da, Zayer enpresa, sektorean puntakoa eta 50 urtekoesperientzia duena fresatzeko makinen eta mekanizazio-zentroen fabrikazioan, FVC arrakasta handiz frogatzen aritu da 30KCU 8000-AR modeloko mekanizazio-zentroan emaitza oso onakl lortuz mekanizatutako piezen doitasunean.

AfM Technology GmbH neurketa mugikorreko teknologia arloan soluzioak ematen dituen hornitzailea da. Alemanian kokatutako enpresaren berezitasuna oinarritzen da makina erremintako kalibrazio eta desbideratzeen konpentsazioan, koordenatuak neurtzeko gailuetan eta bestelako posizionamendu ekipoetan.