Gehiago ekoiztu, kalitate hobearekin eta kostuak murriztuta Fagor automation-eko CNC-ekin

Fagor Automation-en CNCek mekanizazio-abiadura optimizatzen duen kontrol sistema bat dute, makinaren produktibitatea handituz eta mekanikaren eta erabilitako erreminten osotasuna zainduz.

 

  • Geihago ekoizten da, Fagor Automationen Mekanizazioaren Kontrol Dinamikoari esker, hemendik aurrera DMC, nabarmen murrizten baitira mekanizazio-denborak mekanizazio zorrotzetan. Batez ere arbastatze-prozesuetan eta pieza handietan.
  • Kalitate hobea, erremintak beti egoera ezin hobean lan egiten duelako eta DMC sistemari esker piezetan markarik ez dagoelako.
  • Eta kostuak murrizten dira erremintek denbora gehiago irauten dutelako eta DMC sistemarekin ordezko erremintak erosteko epeak luzatzen direlako.

Ekoizpen-hobekuntza nabarmenagoa izango da piezaren geometria oso aldakorra denean edo mekanizatu beharreko materialaren gogortasunak haren gogortasunean edo zurruntasunean aldaketa nabarmenak dituenean.

 

CNCak mekanizatzen ari diren baldintzak aztertzen ditu (kontsumitutako potentzia, erremintaren puntaren tenperatura…), eta ardatzen aurrerapena eta buruaren biraketa-abiadura egokitzen ditu mekanizazioa baldintza optimoetan egiteko eta produktibitate maximoa lortzeko.

 

Abantaila nagusiak

 

Funtzionalitate hori ez dagoenean, mekanizazio-aitzinapena programatzeko bi aukera daude:

 

  • Gainazalaren akabera lehenetsiz, mantsoago joanez, abiadura piezaren alderik murriztaileenera egokituz, baina egiteko denbora penalizatuz.
  • Mekanizazio-denbora lehenetsiz, baina kalitate txikiagoko akaberekin, erremintak ez baitu homogeneoki lan egiten pieza osoan.

Funtzionalitate hori izanik, hauek dira DMC sistemaren abantaila nagusiak:

 

  • Erreminten balio-bizitza luzatzea, gutxiago higatzen direlako.
  • Mozketa-baldintza optimoak automatikoki ikastea.
  • Ez da operadorerik behar mekanizazio baldintzak zaintzeko.
  • Mekanizazio-denbora murriztea.
  • Pieza eta makina babesteko erreminten haustura atzematea.
  • Mekanizazioaren azaleko kalitate ezin hobeak.