GOITI: Liderra laser teknologian

GOITI, S. Coop. kooperatiba bat da eta 1962an eratu zen, eta xafla metalikoaren eraldaketarako makinen fabrikazioan dihardu.

Asier Sasiain, zuzendari gerentea

Enpresak eraikuntzaren sektorerako makinak fabrikatzen ekin zion bere ibilbideari eta, ondoren, prentsa mekanikoak fabrikatzera igaro zen, 1970eko hamarkadan salmenta bolumenik handiena lortuta. 1982an, enpresa makina malguagoak fabrikatzen hasi zen. Lehen laser bidezko ebaketa makinak eta putzonatzeko makinak izan ziren, eta gaur egun ere horretan jarduten du. GOITI Danobatgroup-eko kidea da eta 2000az geroztik bere produktu guztiak Danobat markarekin saltzen dira.

Gaur egun fabrikatzen duzuen makina mota aldatu egin da. Makina tradizionaletatik, hau da, laser bidezko ebaketa makina, puntzonatzeko makina eta tolesteko makinetatik, lerro malguetara eta bobina metalikoez automatikoki elikatzeko sistemak dituzten laser makinetara (blanking). Zer erronka planteatu dizue aldaketa horrek?

Erronka ez zen soilik teknikoa izan, arlo guztietan izan zuen eragina. Hasteko, erronka hori geureganatzeko egiturak egokitu behar izan genituen. Ikuspuntu teknikotik, erronka nagusia sistema bakoitzaren pertsonalizazio betekizunekin zerikusia izan zuen, eta zerbitzu espezifikoak diseinatu behar izan genituen, dela programazio hutsak zenbait lanen diseinurako eta elementuak eta kanpoko ekoizpen baliabide eta sistemak elkar lotzeko, dela HMIrako pantaila berrien sorkuntza integratutako periferikoak kontrolatu ahal izateko. Bezero bakoitzak bere premia propioak ditu, eta horrek sistema egokitzera behartzen gaitu.

Zein da GOITIk bere laser makinen gamaren barruan garatu duen eredurik konplexuena?

Laserraren eremuan, xafla metalikoko bobinez elikatzeko sistema duen ebaketa lerroa da soluziorik konplexuena, izan ere, etengabe funtzionatzen du eta, gainera, ebaketarako buru bat baino gehiago erabiltzen ditu. Xafla metalikoz elikatzeko prozesua gelditu beharrik ez izateko, aldaketa asko egin behar dira ebaketa finkoko sistema tradizionalean. Alde batetik, ebaketa buruak konpentsatu behar dira xaflen mugimendura egokitu daitezen. Horretaz aparte, denbora programazio fasearen emaitza hutsa izatetik parametro izatera igarotzen da. Horrenbestez, programazio parametroen ulermena aldatu behar zen eta programazio lagundurako tresnak aldatu. Garapen batzuek ezin izango ziren garatu Fagor Automationen laguntzarik gabe, kontrol pakete bereziak garatu baitzituen.

Laugarren iraultza industrialarekin (Industry 4.0), bezeroak konektibitatea, datuen kudeaketa, mantentze prebentiboa eta antzekoa dituzten makinak eskatzen ari dira gaur egun. Zer funtzionaltasun eskaintzen ari zarete zuen bezeroei?

Gure eskaintza soluzio gama zabal batean oinarritzen da. Hasteko, Smart HMI dugu, CNC8070aren PC Panel plataforman oinarrituta dagoena. HMI pertsonalizatua da, eta soluzio bakoitzaren premietara egokitzen da, tartean balio erantsiko funtzioetara, hala nola mantentze prebentiboaren panelaren digitalizazioa edo makinarako programazio lagundurako aplikazio berriak. Beste soluzio bat da gure Data System, zeinak makinaren egoera etengabe monitorizatu baitezake, datuak edozein gailurekin sinkronizatuz segundoko datu maiztasunez baliatuta. Horrek, gainera, bere errendimenduaren gaineko informazioa biltzen utziko digu. Plataforma honekin hainbat komunikazio protokolo garatu daitezke, ekoizpen plantaren elementu guztiak erabiliz bere gestioa errazteko.

GOITI Ideko bere zentro teknologikoarekin ari da eskuz esku, soluzio tekniko apartak garatzeko eta horiekin enpresei lehiakorragoak izaten laguntzeko. Fagor Automation da zuen makinetan instalatzen diren CNC sistemen hornitzailea, eta GOITIrekin zein haren zentro teknologikoarekin ari da elkarlanean. Zer balio ematen dio GOITIri soluzio horien garapenean Fagor Automationen moduko enpresa irisgarri eta malgu baten laguntza edukitzeak?

Guretzat, makina-erreminten erabat dinamikoetarako soluzioen fabrikatzaileak garen neurrian, unitateen kontrola gure lanaren funtsezko alderdia da. Fagor Automation GOITIn erabat «integratuta» edukitzeak ahalbidetzen digu, batetik, gure bezeroen premiak zuzenean jakinaraztea eta, bestetik, produktibitateari eta bideragarritasunari lotutako baldintzak betetzen dituen irtenbide bat adostea. Fabrikatutako produktu guztien egiaztagiria.