Goratu: Espainiako artezteko makina luzeena Fagor CNCarekin

Goratu, Elgoibarren kokatuta dagoen makina erreminta fabrikatzailea da. Makina geroz eta pertsonalizatuagoak eta tamaina handiagokoak egiteko prozesuan, Espainiako artezteko makina lau luzeenaren retrofita amaitu du.

Retrofita zaharkituta edo denboran zehar kaltetuta geratu den makina bat berreskuratzean datza, berarengandik ahalik eta eraginkortasun gehien lortu ahal izateko. Retrofit bat ekonomikoki bideragarria izan dadin ezinbestekoa da makinaren atal gehienak berrerabiltzea.

Makina, (Heckert SZ25188) antzinako ekialdeko Alemanian ekoiztu zen. Erabileragatik nahiko hondatuta iritsi zen eta bere birmoldaketarekin hasi eta urte batera martxan jartzea arrakastaz lortu da. Proiektu berezi honentzat, Goratuk makina Fagorren sistema digitalekin ekipatzea aukeratu du; enkoder lineal eta angeluarrekin, erregulatzaileekin, motorrekin eta CNC 8070arekin.

Artezteko makina hau, bere dimentsioez gain bi buru izateagatik nabarmentzen da, unibertsala eta tangentziala. Buru hauei esker posible da pieza mugitu gabe piezak modu arin eta zehatzean zuzentzea.

Dimentsio handiko bankada zehatzen prestakuntza oso konplexua da. Bankada guztia barne hartzen ez duten artezteko makina handiak ez daudenez, sekzio ezberdinak doitzeko patroiak erabiltzen dira. Eragiketa hau eskuz eta bisualki egiten da eta ondorioz, akats batek kostu handia suposatzen ditu denbora eta diruan. Bankadako sekzioak artezten dira eta ondoren muntatu. Bankada sekzio ezberdinekin osatuta egoteak prezisio handia lortzeko prozesua zailtzen du.

Heckert SZ25188

  • Ahalmena: 2950mm x 20000mm
  • Mahaiaren dimentsioak: 2500 x 20000
  • Piezaren altura maximoa: 2500mm
  • Zutabeen arteko distantzia: 3000mm
  • Piezaren pisu maximoa: 100tn
  • Osagarriak:
*Buru unibertsala
*Buru tangentziala
*Zeharkako nibelazioaren gailua

Goratuko makinaren kasuan, mahaiaren jatorrizko tamaina 6 x 2,5 metrokoa da, baina prezisio handiagoko piezak lortzeko helburuarekin 20 metro arte luzatu da luzekako ardatza. Honi esker bankada osoak edo sekzio gutxiagotan arteztea lortu da, prezisio handia lortuz.

Artezteko makina hau makina erremintako sektorerako bereziki diseinatua izan da, hala ere, ontzigintza edo energia eolikoen sektorean besteak beste, erabili daiteke. Momentu hauetan 17 metroko luzera duen pieza bat artezten ari dira. Pieza hau bankada horizontala duen tornu batean muntatuta egongo da. Tornua Goraturen GHT 11 modelokoa da eta pisu handiko piezak torneatzeko erabiltzen da.

Mekanizatu prozesua balidatzeko helburuarekin, Goratu makina bere bankada propioak artezteko erabiltzen hasiko da, nahi eta ez duen baztertzen etorkizunean beste pieza batzuk arteztea

CNC 8070 eta ziklo pertsonalizatuak

Langilearen lana errazteko, Fagor Automation eta Goratuk pantaila multzo bat eta makinaren funtzionamendurako ziklo batzuk garatu dituzte. Fagor Automationeko pertsonalaren laguntzarekin, CNC8070-OLn artezteko makinen ziklo tipikoak sartu dira. Inplementatutako zikloak dira: Plongée, Transversal intermitente, Transversal continuo, pieza eta diamanteraen jatorria, ebaketa baldintzak… erabiltzaileak berauetan mekanizatuaren ezaugarriak edo egin beharreko neurketak sartu behar ditu eta CNCa arduratuk oda beharrezko eragiketak egiteaz.

Datuak errazago sartu ahal izateko, zikloak grafikoekin eta laguntzat estuekin joango dira, beraz erabiltzaileak pantailan azaltzen dena jarraituko du. Ziklo hauekin erabiltzaileak piezak mekanizatuko ditu, ISO lengoaia programatu gabe, ziklo automatiko eta semiautomatikoak konbinatuz.

Power OM proiektua

Makina, Power –OM proiektu europarraren barnean dago,”Power consumption driven Reliability, Operation and Maintenance optimisation”, CbM (Condition Based Maintenace) ikuspegi teknikotik makinaren bizi iraupena hartzen du kontutan eta makinaren elementuak gastatzen edo hondatzen doazenean, horrek suposatzen duen kontsumo aldaketan oinarritzen da.