HIRU DIMENTSIOETAN programatzeko modurik errazena

Profil- Sekzio prestazioarekin hiru dimentsioetako irudi konplexuak programa daitezke kanpoko CAD-CAMen beharrik izan gabe.

Oin eta sekzio perfilak
Oin eta sekzio perfilak

Fagor Automation, bere lerro estrategikoen barruan, fresatzeko merkatuan posizioa indartzen ari da. Honela, sektore honetan espezializatutako Ikerketa eta Garapen (I+G) propioko Zentro bat ezarri du Italian. Italia mota honetako makinen kontsumo eta produkzioan herri nagusia denez, Zentro honen bidez Fagor Automation erabiltzaileengandik askoz hurbilago dago haien beharrak identifikatu eta neurrirako garapenak egiteko. I+Gk garatu duen azken prestakuntzarekin, gainazalaren hiru dimentsioetako programazio erraza egin daiteke, profil lau batean definituta, edo bat edo zenbait sekzioko profiletan.

“Profil- Sekzio” deritzon prestakuntza garrantzitsu honi esker, gainazal solidoak edo hiru dimentsiotakoak programa daitezke, kanpoko CAD-CAM aplikazioen laguntzarik gabe, eta G8736 funtzioa erabiliz, ProGTL3 edo ISO hizkuntzan, plano eta sekzioko profilak, eta mekanizazioko baldintzak definitzeko.

Prestazio honen aplikazio tipikoa molde eta trokel errazen mekanizazioa da, horma koniko ezberdinekin, sekzio esferiko edo erdi-esferikoekin, plantan edo sekzioan iraganaldiekin, eta aldi berean sekzioa aplikatu nahi den (tutuak, xaflak eta alakak hiru dimentsioetako iskinetan eta abar) profilen mekanizazioarekin.

Prestazio honekin zuloak mekaniza daitezke, hutsuneak, zirrikituak eta protuberantziak sekzio konikoetan edo bestelakoetan, kalkulu trigonometriko konplexurik gabe.

G8736-ren azalera
G8736-ren azalera

Emaitza hauxe izan da: pieza horien programazio denbora minimizatu egin da betiko kanpoko CAD-CAM sistemetara jo gabe, gainera makinan bertan mekanizazioaren baldintzak aldatzeko aukera ematen du, iraganaldiaren sakontasuna, tolerantziak, mekanizazio estrategia eta abar.

Makinan bertan mekanizazioaren baldintzak aldatuta, akabera ezin hobea lor daiteke: iraganaldi sakontasuna gutxitzean akabera eskuz egiteko beharra saihesten da, eta langileak mekanizazioaren estrategia aukera egitean, erremintaren karga gutxitzeko aukera ematen du, bere balio-bizitza handituz, eta piezaren kalteak eta hausturak ekiditen dira. Intzidentzia horiek guztiak CAM sistemengatik kanpotik sortutako programetan ezarritako mekanizazio baldintzengatik sortzen dira, eta beti ez dira egoten makinara edo langilearen esperientziara optimizatuak.

Beste aukera hauek ere ematen ditu: espiralean mekanizazioa, edo programatutako edozein profiletan arranpan sartzea, zulaketa denborak ezabatzen ditu eta gainazalaren akabera ezin hobea lortzeko aukera ematen du, mekanizazio jarraituarekin piezatik irten gabe, eta mekanizazio denbora nabarmen gutxituz.

Gainera erremintak (zehaztutakoaren arabera lan egingo du materialaren ezabatze konstantearekin) higadura gutxiago izango du, txirbilaren ebakuazio akaberaren iraganaldi hobea izango du, bere balio-bizitza nabarmen handituz. Profil lau edo profil sekzio gehiagoko gainazaletako mekanizazioan, oso garrantzitsua da mekanizazio egokienaren estrategia erabiltzea.

Iraganaldia izan daiteke norabide bakarrekoa edo bi norabidetakoa, eta profil irekien kasuan, planoan iraganaldi paraleloak izan daitezke edo profila jarraituz. Aukera bakoitzean egokiena hautatzea da onena, erremintari kalte gutxien egingo diona, edo mekanizazio aukera laburrena lortzeko aukera ematen duena.

Ikonoen erraminta taula
Ikonoen erraminta taula

Fagor Automationek mekanizazio prozesua kudeatzen du bere fase guztietan: arbastua, erdi akabera eta akabera. Askotan, fase hauetan guztietan abiadura handiko mekanizazio metodoak erabiltzen dira #HSC ON programazioarekin.

Zehaztapen eta produktibitate handiena lortzeko, arbastua eta akabera egitea aholkatzen da, operazio bakoitzerako ebakitze zehatzeko erremintarekin. Fagorreko CNCaren erreminten taulak euskarri grafiko sinple eta intuitiboa ditu parametro geometrikoak eta erreminten balio-bizitzaren denbora definitzeko. Erremintaren forma eta tamaina aukeratzea, beti izango da langilearen lan zehatza, erabili behar diren eragiketa eta piezaren tamainaren arabera, gehiegizko akabera balorearen arabera, eta arbastua, erdi akabera eta akabera operazioetan ebakitze sakontasun balorearen arabera.