Hizkuntza Gida

Aurreko buletinean Hizkuntza Gida formatu digitalean eskuragarri jarri zen.

Orain beste aurrerapauso bat eman eta gida formatu fisikoan banatu dugu Fagor Automation-eko zenbait gune esanguratsuetan. Bazkideen artean oso harrera ona izan duela esan beharra dugu.

Gidaren helburu nagusia hizkuntza inklusiboaren erabilera zabaltzea da, eta horretarako, bazkide zein langileentzat lagungarria izango den tresna bat eskura jarri dugu.

Gogoan izan gida hau beti izango duzuela eskuragarri hurrengo esteka honetan, eta norbaitek ale fisiko bat nahi izanez gero, pertsonal departamentuarekin harremanetan jarri ahal izango duela.