Jende ugari San Pauloko (Brasil) FEIMAFE azokako stand-ean

Maiatzaren 23tik 28ra bitartean Fagor Automation Feimafe azokan egon da, Fagor Automationek Brasilen parte-hartzen duen ekitaldi garrantzitsuena da azoka hau.

Fagor Automation azokan honetan 1997az geroztik ari da parte-hartzen eta denbora guzti honetan zehar bere berrikuntzak erakutsi die bezero kopuru handi bati.

Roberto Gimenes- Gerente de Vendas Fagor Automation Brazil

Roberto Carlos Gimenesen arabera (Brasilgo salmenten Gerentea), “Brasilgo makina erremintaren sektorea izugarri aldatu da azken hamabost urteotan. Lehen bezeroek serie handiko makinak fabrikatzen zituzten, baina azken hamarkadan makina konplexuagoak fabrikatzen dituzte, balio erantsi handiago bat dutenak eta Feimafe izaten da teknologia altuko eta abangoardiako produktu horien erakustazoka.” Edizio honetako berrikuntza nabarmenenak hauek izan ziren:

CNC8055 berria: makinen errindimendua hobetzeko eta langilearen lan ingurunean ergonomia hobetzeko sortu da.

CNC8065: beti bezain erabilterraza eta sekula baino potentzia handiagokoa.

3 absolutu: atzitze sistemetarako Fagor Automationen soluzio absolutuak, merkatuko zenbakizko kontrolen fabrikatzaile nagusienetan konektatu daitezke: FAGOR, FANUC, SIEMENS, MITSUBISHI CNC, PANASONIC,etab…

Kontakturik gabeko kodetzaile irekiak, merkatuaren eskakizunei erantzun sendo eta malgu bat ematen die bereizmenari, abiadura altuari eta doitasunari dagokionez.

40i bistaratzailea: LCD pantailadun bertsio berriak.

Produktu guzti horiekin Fagor Automationen helburua da soluzio integral bat eskaintzea makina-erreminta fabrikatzaileen beharrak asetuz eta abantaila gisa interlokutore bakar bat izatea eskainiz.Fagor Automationeko arduradun komertzialek azokaren balorazio positiboa egin dute nazio mailako produktuak aurkeztu direlako eta stand-era berrikuntzak ezagutzeko hurbildu den bisitari kopurua handia izan delako.