Jende ugari Seul-eko SIMTOS azokako stand-ean

FAGOR AUTOMATION Simtos azokan egon da. Azoka hau Korean ospatzen den makina- erreminta azokarik garrantzitsuena da eta Seulen ospatu da apirilaren 17tik 22ra bitartean.Azokan 100.000 pertsona inguru egon ziren eta horietatik Fagor Automationeko standa 400 inguruk bisitatu zutela estimatzen da. Stand-ean erakutsi ziren produktuen artean nabarmentzekoak dira CNC8065 eta CNC8070 modeloak eta baita neurtze sistema absolutuak.

Koreako makina-erremintako enpresa nagusiek interes handia erakutsi zuten FaGor Automationen neurketa-sistemetan. Enpresa horien artean daude Hyundai- WIA, Hwacheon eta Doosan. Zenbait eskaera gauzatzea lortu da.Azokan Fagorren CNCekin hornitutako zenbait fabrikatzaile zeuden. Horien artean beira mozketan jarduten duten enpresak, elektronika munduari lotuta daudenak dira eta hazkunde bizia bizitzen ari den sektorekoak.

Azokan zehar osteratxo bat egin ondoren, Fagor Automationeko zenbait ordezkarik; Pedro Ruiz de Aguirrek (Fagor Automationeko Zuzendari Gerenteak), Jesus Amezagak (Fgaor Automation- Txinako Zuzendari Gerenteak) eta Joseph Kim (Koreako Zuzendari Gerenteak) Seonghyun beira mozketarako makinen fabrikatzailearen azpiegiturak bisitatu zituzten etorkizuneko merkatu aurreikuspenak aztertu eta eztabaidatzeko.

Gauzak horrela, Hego Korea gakoa izan daitekeela espero da merkatu txinatarrerako ateak zabaltzeko zubi lana egiteko. Etorkizunerako aurreikuspenak onak dira beira mozketarako doitasun handiko makinetan.