Kaptazio sistemetan azken produktuak

Fagor Automation– ek CNC makinentzako enkoder lineal itxietan eta doitasun altuko aplikazioetan eskaintza handitu du produktu familia berriekin. Egungo produktu familien elementu mekanikoetan aldaketak egin dira eta ondorioz, S2, SV2 eta G2 dira azken produktuak.

S2 seriean, profilari hegaletan tako berriak ezarri zaizkio diseinu erakargarri eta modernoagoa emanez. Aurreko serietan bezala, kalitate eta enkoder linealaren jarduera bikaina mantentzen da eta hegaletan instalatzen diren tako berriak errazago instalatzen dira kutsatzaileen aurka babes maila berdina lortzeko.

Kodetzaile linealak - 2 SerieaGainera, buru irakurlean haridun-muntaketa buruan zuzenean egiteko aukera dago. Prestazio hau G eta Y serietan dagoeneko gehituta dago eta merkatuan onarpen maila handia du ekoizleak ez baitu azkoinik erabili behar.

SV2 seriean, berdin, S2-ren irizpideak jarraituta profilaren hegaletan tako berriak ezarri dira, familia berrien artean homogeneitatea mantentzeko.

Era berean, haridun-muntaketa aukera (azkoinen beharrik gabe) eskuragarri dago modelo berri honetan. Bibrazio altuko barra berria guztiz berdiseinatu da, dimentsio txikiagoak ditu, aldi berean goiko eta beheko amarratze aukera eskaintzen du eta bere aurrekoak bezala bateragarritasun mekanikoa eta jarduera mantentzen du.

G2 seriean dimentsio txikiagoko buru berri bat txertatu da, aurreko seriarekiko bateragarritasuna mantentzen du. Nabarmentzekoa da, buruak bi konektore eta aire sarrerak dituela bi aldeetan. Horrela, konexio kablea zein aire sarrera edozein norabidetan orientatu daitezke burua manipulatu gabe. Profileko tapak ere aldatu egin dira buru berriaren diseinura egokitu ahal izateko.

Egin klik katalogoa deskargatzeko