Laser4Surf: Europako teknologia proiektua

Fagor Automation-ek, berrikuntza teknologikoaren abangoardian dagoen enpresak, Laser4Surf proiektuan lagunduko du.

Laser4surf Proiektuaren asmoa da materialen gainazala laserrak femtosegundoko laserren bidez tratatzeko prozesua industrializatzea.

Industriaren sektoreak (adibidez, automobilgintzaren sektorea, sektore aeroespaziala, biomedikoa edo makina-erremintena) balio erantsi handiko produktuak fabrikatu behar ditu kostuak handitu gabe, baliabideen erabilera arrazionalizatuta eta produktibitate mailei eutsita. Gaur egun, materialen gainazalaren propietateak hobetzea da produktuen errendimentua areagotzeko erabili ohi diren metodoetako bat. Testuinguru honetan, gainazalak laser bidez testurizatzeak ahalmen handia dauka komertzialki, izan ere, produktuaren ezaugarriak hobetu daitezke gainazalaren osaera kimikoa aldatu gabe eta estaldurak gehitu beharrik gabe. Testurizaziorako beste teknika batzuekin alderatuta (adibidez, osaera kimikoak erabiltzen dituztenak), laser bidezko testurizazioaren abantaila da ingurumena gutxi kaltetzen duela. Izan ere, ingurumenean eragin gutxien dutenak dira.

Laser4Surf proiektua Laser bidezko Testurizazio Proiektu bat garatzen ari da materialen gainazalen funtzionalizaziorako, pultsu ultralaburreko laserrak erabiliz (laserrak femtosegundoko pultsuekin). Prototipo honek teknologia eskalagarri bat garatzeko plataformatzat balioko du, industriako ekoizpeneko lerroetan inplementatu ahal izateko.

Proiektuaren helburu gakoak:

  • Aldian-aldia gainazalen egiturak sortzea laser bidez (LIPSS) tamaina desberdineko ereduekin eta orientazio askorekin. Egitura eta orientazio horiek konbinatu egingo dira beharrezko funtzionaltasunak lortzeko
  • Prozesamendu denbora %95 murriztea
  • Prozesua egitura submikrometrikoen fabrikazioan zehar ikuskatzeko aukera
  • Prozesuaren parametroen definizioaren sinplifikazioa
  • Sistema horren garapena industriako hiru sektore desberdinetan egiaztatuko da
  • Energiaren sektorea: Baterien elektrodoen eraginkortasuna handitzeko
  • Bioteknologiaren sektoresa: Protesi medikoen biobateragarritasuna hobetzeko
  • Manufakturaren sektorea: Posizio kodetzaileen fabrikazioa hobetzeko

Fagorrek proiektu honi egiten dion ekarpena azken sektoreari lotutako da nagusiki. Teknologia honen azken hiru erabiltzaileetako bat izango da, eta bere aplikazio arlo nagusietako batean ezarriko da: Posizio kodetzaileak. Kodetzaile lineal eta angeluarren eremuan, abangoardiako teknologia honek abantaila bat planteatzen du, zeina gaur egun bereziki garrantzitsua den: Prozesu fotolitografikoen alternatiba bat da. Gaur egun, kodetzaileak prozedura fotolitografikoen bitartez fabrikatzen dira. Industriako prozesu honek produktu kimikoak erabiltzea eta ur asko kontsumitzea eskatzen du. Laser bidezko prozesu berriak soilik argiaren eta materiaren interakzioa erabiltzen du, aparteko elementuen premiarik gabe. Hondar manometrikoak ere ez ditu behar, laser bidezko ablazio prozesuetan ez bezala.

Horrela, Fagor Automationek laser teknologiaren garapenean laguntzen du, bai eta etorkizun iraunkorragoa eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa lortzen ere.

1- Bateria 2- Hortz inplanteak 3- Kodetzailea