Lehen gantry makinak Espainian Fagorren 8065 kontrola eta zumitzezko kodetzaile lineal absolutua konbinatzen ditu.

Fagor Automationen azken arrakastetako bat Zamudion, CMI euskal fabrikatzaileak ezaugarri hauekin egiten dituen lehen makinan instalatu berri den sistema da. Sistema osoa da, zumitzen kodegailu lineal absolutuak dituena.

Fagor Automationen azken arrakastetako bat Zamudion, CMI euskal fabrikatzaileak ezaugarri hauekin egiten dituen lehen makinan instalatu berri den sistema da. Sistema osoa da, zumitzen kodegailu lineal absolutuak dituena. Makina CMI Aeronautikak ekoiztu du (makina erremintara dedikatutako Durangoko enpresa da) eta abiazio-industriarako doitasun altuko piezak egiteko bereziki diseinatu da. Makina hau zehazki DYFA taldeko piezak ekoizteko erabiltzen da; DYFA enpresak honako produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu: tresneria garapena, pieza eta osagai primarioak aeronautika sektorerako, automozio eta ontzigintza sektoreetarako beste sektore batzuen artean. Bezeroen artean, Airbus eta Aeroblade daude aeronautika sektorean erreferenteak dira.

Gantry ardatzak

Makina honen berezitasuna gantry erakoa dela da, hau da, X ardatza ardatz nagusiak mugitzen du eta beste ardatz esklabo batek. Eskatutako doitasun maila altuak eraginda, makina hau gantry ardatz bidezko sistema batek ekipatuta dago. Makinaren kontrol hain zehatza ez litzateke posible izango neurketarako kalitate handiko sistema bategatik izango ez balitz. Kasu honetan, FAGORen 10 mko luzera duten kodetzaileak dira ABSOLUTO motakoak. Erronka makinaren portikoa osatzen duten ardatz nagusietan eta esklaboetan kodetzaile lineal absolutuak kokatzean zetzan. CMIrekin eginiko elkarlan estuari esker, bezero hau izan da lehen ekoizle nazionala produktu berritzaile hau eskaintzen. Jose Mari Viniegraren iritziz, Fagor Automationeko kodetzaileen salmenta nazionalen arduraduna, “era paregabean lortu da exijentzia altuko erronka hau gure bezeroari soluzio bakar eta pertsonalizatu bat eskaintzea”.

Fagor Automation kodetzaileen lehen ekoizlea izan da munduan soluzio Absolutu bat ematen era honetako aplikazioetan 4 metro baino gehiagoko luzeretan eta zumitzezko kodetzaile linealen bertsioan. Teknologia absolutua erabiltzeak, gantry ardatzak ez diferentziatzea dakar (makinaren portikoa), era honetako aplikazioetan eginkizun bereziki kritikoa, izan ere portikoak betik okapen berean egon behar du hausturak eta desbideratze mekanikoak ekiditeko.

Zenbakizko kontrolen malgutasun handiari esker makina mota ezberdinetara egokitzeko gaitasuna daukate eta baita interfaze guztiz pertsonalizatua egiteko aukera ere CNC8065a makina mota guztietarako osagarri ideal bilakatuz.

5 ardatzetako mekanizatua

Piezen mekanizaturako makina honek RTCP (Rotation Tool Center Point) funtzioa erabiltzen du. Funtzio honek, piezaren akabera hobetzen du erremintaren puntak programatutako profila jarraitzen du erremintaren luzera eta orientazioaz independenteki. Erabiltzaileak pieza erreala programatzen du eta CNCak artikulazioen zinematika mugimenduak egokitzen ditu mekanizatuan zehar erremintaren kokapena etengabe konpentsatu dezan. CNC8065ak inklinatutako planoetan lana egitea ahalbidetzen du pieza askatu eta topea jarri edo kaltzatu beharrik izan gabe. Behin erreminta orientatuta izanik, eskuz edo automatikoki, nahikoa da inklinatutako planoa definitzea eta era guztietako mekanizatuak, kaxerak, giroak… egitea.