Makina baten bizi-zikloa Fagor Automationekin luzatzeko beste kasu arrakastatsu bat

Makina baten bizi-zikloa Fagor Automationekin luzatzeko beste kasu arrakastatsu bat AIRMAT TECHNOLOGY, ardatz zabalgarrien eta segurtasun buruen Frantziako merkatuko liderrarekin egindakoa izan da.

Enpresa honek Fagor CNC 8060 sistema batekin hornitu du bere ekoizpen tornu handietako bat. beste lau konpainiarekin batera, Frantziako REG SAS industria taldeko kide da, zeinak hainbat sektoretan diharduen, horien artean energia nuklearra, ura, kimika, petrolioa, gasa, nekazaritzako elikagaiak, packaginga, ehungintza eta abar.

Zehazki, 1944tik, AIRMAT TECHNOLOGYk bobinatzeko eta desbobinatzeko soluzioak diseinatzen eta inplementatzen ditu enbalaje, ehungintza eta plastikoaren industrietarako. Frantziako merkatuan liderra izateaz gain, filialak ditu Alemanian eta Polonian ere.

Bereziki, ehungintzako txarrantxaketaren munduan da ezaguna, arrabol eta danbor handien fabrikazioan (350 eta 1.500 mm arteko diametroak, 5.100 mm arteko luzeraraino), kontzentrikotasuneko murrizketa oso handiak errespetatuz (0,05 mm-ko tolerantzia 5100 m luzeraren gainean), eta oreka dinamikokoak (G 0,4).

Merkatuan beste aukera batzuk aztertu ondoren, AIRMAT TECHNOLOLOGYk CoiN SAS enpresak eta Fagor Automationek eskainitako soluzioaren alde egin zuen lehen aipatutako piezak tornu horrekin egiteko.

Gérard COINek 2014an sortu zuen CoiN, batez ere makinen salmentan, diseinuan, automatizazioan, birmoldaketan eta mantentzean espezializatutako enpresa frantsesa. Fagor Automationekin lan egin ohi duen enpresa bat da, gure ekipoak era guztietako proiektuetan integratzeko duen gaitasun handiagatik.

Birmoldatutako makina SAFOP bat da, C ardatzarekin eta erreminta motorduna duen dorrearekin. Langilearen lana errazteko, 18″-ko monitore batekin hornitu da, eta elkarrizketa bidezko lan modua prestatu da, horrelako makinetarako ezin hobea, fabrikazioa oso malgua eta programazioa arina eta azkarra izan behar baitira.